Euskadi Lagunkoia

Proyectos

 Investigador principal:
Elena del Barrio
 Equipo:
Juan Albarán, Ainara Tomasena, Mertxe Sanchez, Andrea Pozo eta Marta Moreno Fernández

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarritako ekimena da. Hauxe du helburu: adinekoen artean eta, oro har, gizarte osoan partaidetza sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko eta, horrela, zahartzen garen heinean geure bizitza egiten jarraitzeko.

 

Adinekoak aintzat hartzen dituzten ingurune fisikoek independentziaren eta mendekotasunaren arteko muga ezar dezakete, are gehiago adinean aurrera doazen pertsonen kasuan. (OME, 2002: Envejecimiento Activo: un Marco Político).

OMEk bultzatutako "Age-friendly Environments Programme" ekimenean oinarritzen da.

Bizitza aktiboa eta autonomoa luzatzeko aukera, hein handi batean, hiri diseinuaren lagunkoitasunaren, segurtasunaren eta etxe inguruak egokitzearen menpe dago. Proiektu hori zahartze aktiboaren paradigmaren pean garatzen da. Adinekoekin lagunkoia den inguruneak bere azpiegitura eta zerbitzuak berrantolatzen ditu, irisgarriak izateko, pertsona guztien beharrizan eta gaitasunetara egokituta egoteko eta parte hartzea sustatzeko.

Adinekoek funtsezko eginkizuna dute etorkizunaren oinarriak eraikitzeko lanean.

OMEren ekimena, Euskadira egokitua.

  • Zahartze aktiboaren printzipioari erantzuteko, OMEren ekimenak adinekoei erreparatzen die bereziki, gure hiri eta herriak eremu lagunkoi bihurtzeko funtsezko eragileak direlakoan. Hala, udalak inplikatzeko irizpideak ezartzen ditu, pertsona horien partaidetzaren bidez hainbat esparru hobetu ditzaten.
  • Funtsezkoa da adinekoen gaitasunari ardura eta protagonismo handiagoa emango dioten ekintzak finkatzea, ekimenaren bozgorailu huts izan beharrean aldaketaren benetako eragile izan daitezen.
  • Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenak giza balioak berreskuratzeko jardunean inplikatzen ditu adineko pertsonak, horretarako berariaz diseinatutako lan programa batean oinarrituta eta OMEren metodologiatik egokitutako metodologia erabiliz.
  • Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimena Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako ekimenaren baitan txertatzen da. Alabaina, Eusko Jaurlaritzak (Matia Fundazioaren bitartez) bertako egoera soziopolitikoari, idiosinkrasiari eta gure herri eta hiri bakoitzaren gizarte ereduari egokitutako plan berezia prestatu du.

Ingurune lagunkoia sortzeko, OMEk Etengabeko Hobekuntza Zikloa ezarri du lau fasetan; hauek dira: diagnostikoa, plangintza, esku hartzea eta ebaluazioa. Metodologia horretan, esku hartzeko zortzi arlo hartzen dira oinarritzat:

Euskadi Lagunkoia

Garraioa, guztiok erraz ibil gaitezen, hala herri barruan nola herritik kanpo.

Etxebizitza, gure beharrizanetara egokitutako etxebizitzak edukitzeko.

Partaidetza eta gizarte ehuna, auzokideen arteko elkarlaguntza sustatzeko.

Errespetua eta inklusioa, belaunaldi guztiekin batera landuz.

Herritarren partaidetza eta enplegua, herritar sentimendua eta pertsonen beharrizanei egokitutako enplegua sustatzeko.

Komunikazioa eta informazioa, gure herri eta hirietan ondo pasatzeko, elkarlanerako, ikasteko, gozatzeko… dauden aukera guztiak ezagutzeko.

Gizarte eta osasun zerbitzuak, zer baliabide ditugun eta nola eska ditzakegun jakiteko.

Aire zabaleko eremu eta eraikinak, espazio publikoen (parkeen, lorategien, kiroldegien, plazen...) erabilera sustatzeko, hobetzen laguntzeko eta gure lekurik gogokoenak gainerakoekin partekatzeko.

 

Helburuak:

  • Adinekoek Euskadiko hiri eta herrietan duten potentziala aprobetxatzea, ongizatea sortzen duten herritarrak dira eta.
  • Gizartean parte hartzeko prozesuak sortu eta bultzatzea.
  • Euskadin ekimen lagunkoien sarea sortzea.
  • Ingurunean aldaketak bultzatzea, bertako herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Resultados

Udalerri pilotuak
2012-2014

Nuevas adhesiones
2015-2016

Dulantzi
Añana
Armiñon
Berantevilla
Hondarribia
Idiazabal
Iruña Oka
Kuartango
Lantaron
Ordizia
Orio
Erriberagoitia
Gaubea
Zanbrana
Zumarraga

Amurrio
Antzuola
Azkoitia
Beasain
Bergara
Bilbo
Kanpezu
Donostia
Eibar
Eskoriatza
Irun
Irura
Legazpi
Ormaiztegi
Urnieta
Urretxu
Gasteiz
Zaldibia
Zarautz
Zestoa

Año

2012

Estado del proyecto

En curso

Profesionales

Linea de conocimiento

Enlaces