InicioInvestigaciónProyectosDCUM – Dementzia eta bitartekaritza kulturala

DCUM – Dementzia eta bitartekaritza kulturala

Proyectos

 Investigador principal:
Álvaro García
 Equipo:
Cristina Buiza, Penélope Castejón

2019ko amaiera aldera sortu zen Dementia in Cultural Mediation proiektua (Dementzia eta bitartekaritza kulturala) Danimarkako Odense hirian, Europako Erasmus + programaren barruan. Dementzia dutenekin egin daitezkeen jarduera artistiko eta kulturalei buruzko informazioa jasotzea du helburu programak, eta EBko lau herrialde hauetan jarri da martxan:  Danimarkan, Belgikan, Herbeheretan eta Espainian. 

 

Proiektu horren arabera, kultura eta jarduera kulturalak egokiak dira dementzia dutenak beren inguru hurbilean gizarteratzeko. Literatura, artea, sormena eta kultura erkide dituzten sare sozialak sortzeko ezin egokiagoak dira jarduera kulturalak, areagotu egiten baitute ekintza horietan parte hartzen dutenen bizipoza eta gizarteko partaide izatearen sentsazioa.

Helburu hori lortzeko, honetan ahalegintzen da DCUM programa: dementzia pairatzen dutenentzat egokitutako jarduera kulturalak antolatzen dituzten erakundeetan —liburutegiak, museoak, elkarte sozialak…— lan egiten edo haiekin lotura duten bitartekari kulturalen gaitasunak eta trebeziak hobetzen.   

Bazkideak ez ezik, Europa osoan erreferentziazkoa den talde bat ere izango du proiektuak. Dementziaren eta kulturaren alorretan beren herrialdeetan ospetsuak diren hainbat adituk osatuko dute taldea, eta azken erabiltzaileen zenbait ordezkarik (irakasleak, zaintzaile ez-formalak, jarduera koordinatzaileak, dementziari buruzko aholkulariak eta abar).

Proiektuan zehar bazkideek egingo dituzten bileretan, berriz, jarduerak, tresnak eta ideiak trukatuko dituzte, erraz erabiltzeko moduko tresna sorta bat eratzeko eta jardunbide egokiak han jasotzeko. Bazkideei ez ezik, baliagarriak izango zaizkie tresna horiek dementziadunentzako bitartekaritza kulturalerako metodo praktiko berriak interesatzen zaizkien erakundeei eta bitartekariei ere.  Bideo eta irudi hezigarriak izango ditu tresna sorta edo tool kit horrek, eta metodo bakoitza nola erabili erakusten duten gidak.

Hemen duzu eskuragarri proiektuaren deskribapen labur bat.

Consorcio

  • Logo de Odense Libraries and Citizen Service
    Odense Libraries and Citizen Service
  • Logo de Healthy Ageing Network Northern Netherlands
    HANNN
  • Logo de Expertisecentrum Dementie Vlandeeren
    Expertisecentrum Dementie Vlandeeren
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Vrije Universiteit Brussel
    Vrije Universiteit Brussel

Año

De 2019 hasta 2022

Estado del proyecto

En curso

Profesionales

Linea de conocimiento