QAVAD – Adinekoen bizikalitatea etxean
Proyectos
QAVAD Europako Erasmus + proiektu bat da, eta, laguntza/arreta eta prestakuntza binomioaren bidez, gaitasun kognitibo, motore eta sozialen garapena edo mantentzea sustatu nahi du. Gaitasun horiek funtsezkoak dira laguntza behar duten eta etxean geratu nahi duten pertsonen bizi-kalitaterako.
Herrialde parte-hartzaile bakoitzean Tokiko Batzorde Teknikoa osatzen duten hainbat lurralde-eragileren laguntzarekin bildutako tokiko edo nazioko jardunbide egokietan oinarrituta, QAVADek prestakuntza-programa bat diseinatu nahi du etxean zaintzen duten pertsonentzat, baita gida praktiko bat ere prestatu etxeko zaintzari dagokionez zaintzaile profesional zein familiarrek dituzten premiei erantzuten, adinekoen eta profesionalen bizi-kalitatea hobetzeko
Proiektuaren helburuak:
- Etxean zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen eta haien familien isolamendua prebenitzea.
- Etxeko arreta ematen duten langile soziosanitarioei zuzendutako prestakuntza- eta gaikuntza-ikastaroen eskaintza hobetzea eta dibertsifikatzea.
- Etxebizitzetan pertsonaren inguruan lan egiten duten lurraldeko eragileen koordinazioa sustatzea.
- Erakundeen eta etxeen artean elkartzeko jardunbide egokiak sortzen laguntzea.
Espero diren emaitzak:
- PI1: dauden formazioen eta jardunbide egokien inbentarioa eta analisia. Beharrak identifikatzea.
- PI2: ondoz ondoko 3 etapatan zaintzaile profesionalak prestatzeko formakuntza garatzea: hasierako prestakuntza-programa bat ekoiztea, profesionalekin eta ikasleekin probak egitea, amaierako programa egokitzea eta formalizatzea.
- PI3: zaintzaile profesionalentzako eta familiarrentzako gida bat egitea, frogatutako jarduerak eta tresnak proposatuko dituena, prestakuntzaren esparruan garatutako printzipioekin zuzenean lotuta daudenak.
Consorcio
Afmr Etcharry (Lidera)
Cefal
Universidad de Bolonia
Matia Instituto
Nazaret Fundazioa
Laguntza Etxerart
Solco insieme
Randers Social og Sundhedsskole