InicioParticipación en forosAdinekoen gizarte-zentroak. Beharrezkoa al da aldaketa bat?

Adinekoen gizarte-zentroak. Beharrezkoa al da aldaketa bat?

  Fecha:
15/09/2021
 Tipo: Curso
 Línea de conocimiento: Plangintza eta arreta ereduak

 

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Adinekoentzako zentro sozialak bizikidetza sustatzeko zentroak dira, eta parte-hartzea eta gizarteratzea bultzatzen dituzte zahartze aktiboaren sustapenerako bideak garatuz, prestakuntza eta protagonismo soziala indartzen dituzten jardueren bitartez. Aldi berean, nora jo izateko erreferentziako toki izaten dira, eta isolamendu eta bakardade egoerei aurrea hartzen diete. Adinekoen zentro sozialetan, prebentzio eredutzat, zahartze aktiboa sustatzeko jarduerak bultzatzen dituztela esan daiteke.

Baina gaur egun, erakunde diren aldetik, zentro sozialen etorkizuneko bilakaera bidegurutze batean dago. Zentro horien eginkizun soziala galtzeko arriskuan dago, ez direlako erakargarriak erretiratuen egungo eta etorkizuneko belaunaldietarako. Gainera, pandemiaren eraginez, zentro horiek osorik edo partzialki itxi egin behar izan dira eta, beraz, zentroetako erabiltzaileen desanexio handiagoa gertatu da; desanexio hori, hein batean, konexioak telefono bidezko eta baliabide informatiko txikien bidezko programa berezi baten bitartez leundu da. Egoera horrek beste arazo bat utzi du agerian: eten digitala.

Adinekoen estigmatizazio soziala gorabehera, gure inguruko zentro sozialek proiektu ugari sortu dituztela ukaezina da, jardunbide egokien eredugarri, erabiltzaileen ilusioari eta ekinaldiei esker. Proiektu horiek, alabaina, zentro bakoitzaren eremura mugatuta geratzen dira, askotan. Jardunbide egoki horien komunikazioan, zabalkundean eta informazioan aurrera egitea ezinbestekoa da, bai tokiko administrazioen aldetik, bai elkarteen mugimendutik bertatik. Adinekoen zentro sozialetako berrikuntzak, aldi berean, interkonektibitatea ere eskatzen du, elkar ezagutzaren fluxuak eta, nazioan nahiz nazioartean, esparru horretan izan diren bestelako esperientzien azterketa zehaztua ahalbidetzeko.

Adinekoentzako zentro sozialek zahartze aktibo eta osasungarriaren paradigma oinarritzat duten proiektuetan parte hartzen dute, besteak beste, osasuna hiru alderdietan (fisikoa, psikikoa eta emozionala) sustatze aldera, betiere mendekotasunaren prebentziorako. Bestalde, zahartze aktibo horren xedea ez da adinekoak osasuntsu egotea soilik; osasuntsuago egotea lortu nahi du, gizartean pertsona aktibo izan daitezen eta dagokien tokia har dezaten, Gizartearekiko eskubide eta betebeharrak betez.

Uda Ikastaro honetan, gure zentro sozialek gainditu behar dituzten erronkak aztertuko ditugu, adinekoen behar sozial berriak izanik abiapuntu. Orain arte egindako lana aztertu eta aintzat hartuta, gure inguruko esperientzien berri izatea lortu nahi dugu, adinekoentzako zentro sozialetan aldaketa bat behar ote den eztabaidatzeko, ikuspegi zabal batetik begiratuta. Gure helburua zera da, eztabaidaren bitartez, ekintzarako eta hausnarketarako hainbat proposamen eskaini eta identifikatzea, zentro sozialetako zuzendariei ez ezik, erabiltzaile eta erabiltzaile berri potentzialei, eta sektore sozialeko ikasle eta profesionalei zuzenduta; horretarako, eraldaketa horri ekiteko zein bitarteko pertsonal nahiz sozial diren beharrezko hautemango dugu guztion artean.

Helburuak:

  • Herritarrek parte hartzeko foro bat sortzea, adinekoen zentro sozialetan gaur egun dituzten arazoak eztabaidatzeko.
  • Adinekoen zentro sozialek ongizatezko gizartearen eraikuntzan eta mantentzean egiten duten ekarpena balioestea, baita adinekoen irudia des-estigmatizatzeko egiten duten ekarpen soziala ere
  • Zahartze aktiboari eta adinekoen parte-hartze sozialari buruzko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea, ingurune atsegin eta interkonektatuetan.
  • Adinekoen zentroak erronka berrietara egokitu ahal izateko beharrezkoak diren eraldaketa faktoreak zeintzuk diren arakatzea.

Profesionales