Zahartze aktiboa eta lagunkoia
Zahartze aktiboaren espezializazio arloak arretaren ikuspegi komunitarioari egiten dio erreferentzia (lagunkoitasunarekin dago lotuta) eta inguruneekiko lana hartzen du bere baitan. Zahartze aktiboa zahartze osasungarriaren funtsezko zutabea da, eta elkar osatu behar dute ezinbestean.
Bizi itxaropena handitzearen ondorioz, adineko pertsonen kopuruak beste edozein adin taldetan baino azkarrago egin du gora mundu osoan, eta biztanleria ziztu bizian zahartzea ekarri du.
Hori dela eta, behar-beharrezkoa da ohitura fisiko eta mental osasungarriak izatea, gaitasunak eta ahalmenak aintzat hartuz prestatzea, aukera berdintasuna sustatzea, autoestimua jorratzea eta adineko pertsonek gizartean parte hartzea, beren esperientzia, prestakuntza, balioak… ekarriz eta familiaren eta komunitatearen eginkizunean eraginez. Zahartze aktiboak generoaren ikuspegia eta belaunaldiartekotasuna hartzen ditu aintzat, eta, aukera berdintasuna ez ezik, autonomia pertsonala ere ahalbidetzen du.