Foroetan parte hartzea
Elkartzeko gune bat, ezagutza eta esperientziak partekatzeko. Atal honetan iritzi guztiak dira ongietorriak. Eztabaidarako eta iritzia emateko hainbat forotan parte hartzen dugu, gure ezagutzaren ekarpena eginaz.
Sarien bosgarren edizio honetan, Fundación Pilares para la autonomía personalek garatzen eta ezartzen aritu den Arreta Integraleko eta Pertsonan Oinarritutako Ereduarekin (AICP) lotutako Jardunbide Onenak aitortuko ditu, zahartzearekin, desgaitasunarekin edo mendekotasunarekin lotutako ekimen guztien berrikuntza eta aurrerapenak aintzatesteko eta balioesteko.
«Larrain» Barañaingo Adinekoen Elkarteak «Zainketei buruzko elkarrizketak» antolatzen ditu. Elkarrizketa horiek Barañaingo Kultura Etxean izango dira, eta gure lankide Nerea Etxanizek eta Virginia Olivanek, Matia Institutuko ikertzaileek, hartuko dute parte.
AdinberriSIA, ezagutza trukatzeko, joerak identifikatzeko eta Gipuzkoako zahartzearen erronka nagusiei lotutako etorkizunak diseinatzeko ADINBERRI Fundazioaren erreferentziazko plataforma aurkezteko jardunaldia.
CEAPATek antolatutako hitzordua, «Irisgarritasunaren Eskubidea» mintegien II. edizioaren esparruan, gai hauei buruz hitz egiteko: «Laguntza eskeintzen duten Etxebizitza ereduak eta desinstituzionalizazioa."
Madrilgo Udaleko Adinekoen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako hitzordua, adinekoentzako bizitegi-alternatibak ardatz hartuta.
Jardunaldi honetan, bizitzan zehar bizi ditzakegun ahuleziak eta ingurune komunitarioek horiei aurre egiten nola laguntzen dieten aztertuko da.