HasieraForoetan parte hartzea

Foroetan parte hartzea

 

Elkartzeko gune bat, ezagutza eta esperientziak partekatzeko. Atal honetan iritzi guztiak dira ongietorriak. Eztabaidarako eta iritzia emateko hainbat forotan parte hartzen dugu, gure ezagutzaren ekarpena eginaz.

Informazio gehiago
Cartel anunciador del curso de verano: "Arquitecturas para el envejecimiento"
 Urtea: Iraila 2022
Mota: Kurtsoa
 Profesionalak: Elisa Pozo Menéndez

EHUko Udako Ikastaroa. Bertan, biztanleriaren zahartzearekin lotutako hainbat alderdi jorratzen dira, gizartearen, hiriaren eta arkitekturaren ikuspegitik, eta diziplina osagarrietatik egindako ekarpenak jasotzen dira.

Cartel anunciador jornada: "Construyendo un nuevo país"
 Urtea: Uztaila 2022
Mota: Jardunaldia
 Profesionalak: Erkuden Aldaz

Espainiako Gobernuaren Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioak antolatutako hitzordu instituzionala. Bertan, gizarte-berrikuntzako hogei bat proiektu aurkezten dira, zeinetan ehun erakunde aitzindarik baino gehiagok parte hartzen duten eraldaketa sozialeko prozesuetan, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen, etxegabetasun-egoeran dauden pertsonen, haurren eta gazteen eta landa-eremuko zaintza komunitarioko ereduen arloan.

Cartel anunciador del curso: La soledad: el gran reto del siglo XXI
 Urtea: Uztaila 2022
Mota: Kurtsoa
 Profesionalak: Sara Marsillas

Malagako Unibertsitateko Fundazio Orokorraren udako ikastaroa, bakardadeari eskainia, gizarte-premien eta prestasunaren artean hautemandako desadostasun baten ondorioz sortzen den fenomeno gisa; hau da, isolamendu soziala jasaten duenaren esperientzia subjektiboa islatzen duen egoera emozionala da.

 Urtea: Uztaila 2022
Mota: Jardunaldia
 Profesionalak: Nerea Etxaniz

Jardunaldi honen helburua jardunbide egokiak aurkeztea eta etxean adineko pertsona ahulei edo mendekotasun-egoeran daudenei ematen zaizkien laguntza-zerbitzuetan etxez etxeko laguntza-zerbitzuak izan ditzakeen berrikuntzei eta hobekuntzei buruz hausnartzea da.

Cartel anunciador cursos de verano de la Universidad de Cantabria
 Urtea: Uztaila 2022
Mota: Kurtsoa
 Profesionalak: Laura Fernández

Etorkizuneko zainketa-ereduari buruzko hausnarketa sustatzea, egungo eta etorkizuneko erronkak aztertzea eta nazioartean esparru horretan dauden jardunbide egokiak eta joerak ezagutzea helburu duen ikastaroa.

Cartel del curso en Usurbil
 Urtea: Uztaila 2022
Mota: Jardunaldia
 Profesionalak: Erkuden Aldaz, Maider Azurmendi

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolatutako #ElkarEkin jardunaldiak, 2040an Euskal Herria nolakoa izango den aztertzeko eta, horren aurrean, lurralde-oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate-politiken eta arreta- eta zaintza-ereduen demokratizazioa lortzeko zer aukera ditugun eta nola egin hausnartzeko balioko du.

 Urtea: Ekaina 2022
Mota: Jardunaldia

Datorren ekainaren 29an ospatuko da Euskadi Lagunkoiaren 10 urteko ibilbidea. 10 urteko bidean eta lagunkoitasunean lortutako esperientziak eta mugarriak errepasatuko dira.

Cartel anunciador: Congreso SEGG
 Urtea: Martxoa 2022
Mota: Kongresoa
 Profesionalak: Mayte Sancho

Datorren ekainaren 22, 23 eta 24an, geriatria eta gerontologia Madrilen bilduko dira SEGGen 62. Kongresu Nazionalean eta GGSOren XXIII. Biltzarrean, zahartzearen erronkari helduko dioten adituei entzuteko. Saio berriak izango dira, hala nola adituari egindako kontsultak eta gai jakin batzuei buruzko eztabaida.

Orriak