Bakardadeak

Proyectos

 Principal investigator:
Mayte Sancho
 Team:
Sara Marsillas, Elena del Barrio, Daniel Prieto

Bizi-ibilbidean aurrera egin ahala, geroz eta pertsona gehiago bakarrik bizi izatea dakarren bizikidetza egitura berri bat sortu da gizarte garatuetan. Hala, herrialde eta estatuek esku hartzeko estrategia berriak diseinatu behar izan dituzte, bakarrik egote hori, sarri askotan, adin handiko pertsonen artean gertatzen delako. Bakarrik egotea eta bakarrik sentitzea ez da gauza bera eta egoera horietako bakoitzari era ezberdinean heldu behar zaio; hori horrela, agerikoa dirudi bakardadeari aurre egiteko plangintzak pertsonei segurtasuna eta babesa eskainiko dieten neurriak, baliabideak eta laguntza-produktuak jaso behar dituela, baita irtenbide teknologikoak eta IKTak ere, gizarte ehuna sortzera eta konpainia egitera bideraturiko bestelako neurriak osatzeko. 

Gaiak sekulako garrantzia duen arren, Euskadin eta zehazki Gipuzkoan ez dago bakardadearen egungo egoera edo adinekoentzat zer esan nahi duen jakiteko informazio nahikorik.

Proiektuaren deskribapena

Adinekoen bakardadea aztertzeko Gipuzkoan egin den lehen ekimena da «Bakardadeak». Gipuzkoan zahartzen diren pertsonen «bakardade» konstruktuaren alderdi aniztasuna hobeto ezagutzeko premiari erantzun nahi dio proiektuak, lurraldearen idiosinkrasia eta testuinguru soziokulturala kontuan hartuta, egoeraren alderdi guztietan eraginkorra izango den jardun berezia diseinatzeko asmoz.  Bakardadea ezaugarritzen duten alderdi objektibo eta subjektiboak ez ezik, pertsonaren baitako, pertsonen arteko eta gizarte osoko aldagaiak ere hartuko dira aintzat, bakardade egoerak hobetzen lagunduko duten esku-hartzeak, zerbitzuak eta baliabideak identifikatu eta abian jartzeko.

Hainbat ikerketa egitea proposatzen da, balio erantsiaren bila:  bakardadeari lotutako gizarte irudikapenak, pertzepzioak eta arrazoiak arakatuko dituen azterketa kualitatiboa; bakardadearen profilak eta prebalentzia ezagutzeko eta haren ezaugarriak arakatzeko azterketa kuantitatiboa; gaur egun ekimen boluntarioen bidez jorratzen diren esku-hartzeen inpaktuaren ebaluazioa; eta, azkenik, Euskadin nahiz estatuan berritzailea izango den estrategia politikoa zehaztea, Gipuzkoa aitzindari izan dadin gure gizartean arazo larrienetakoa den batean.

Helburu bereziak

  • Gipuzkoako adinekoen bakardade egoeraren arrazoiak, pertzepzioak eta inpaktua hobeto ezagutzea.
  • Bakardadeak kopurutan zer eragin duen jakitea.
  • Ekimen boluntarioen bidez egiten diren esku-hartzeen inpaktua ebaluatzea.
  • Zahartzen diren pertsonen artean bakardadea prebenitzeko eta egoera horri aurre egiteko estrategia politikoa zehaztea.

Proiektuaren xede-publikoa

Gipuzkoan bizi diren 55 urteko eta hortik gorako pertsonak, bakarrik bizi eta sentitzen direnak.

Finantzaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri estrategiaren lehen deialdian aukeratutako proiektua.

Ekonomia Sustaoeneko, Landa ingureneko eta lurralde Orekako DepartamentuaGizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foro Aldundia

Consortium

  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Nagusilan
    Nagusilan
  • Logo de Adinkide
    Adinkide
  • Logo de Adinberri
    Adinberri