HomeResearchProjectsEDEN - Embracing Dementia

EDEN - Embracing Dementia

Proyectos

 Principal investigator:
Álvaro García

Eskualdean dementzia duten pertsonak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, interesgarritzat jo da gizarte erronka horren inguruan Europa mailako ikuspegi komuna bideratzea. Asmo horrekin sortu da, hain zuzen, EDEN proiektua. Biztanleria zahartzen ari denez eta adinagatik dementziaren bat garatzeko arriskua gero eta handiagoa denez, datozen hamarkadetarako dementzia duten adinekoen kopurua nabarmen haziko dela aurreikusi da.

Gaixotasunaren izaera eta kaltetutako pertsonen buru-ahalmenen pixkanakako narriadura kontuan hartuta, dementzia relatives disease edo senitartekoen gaixotasun bat dela ondorioztatu da. Izan ere, gaixotasunak estresa eragin dezake pertsonaren bikotekidearengan eta hurbileko beste senitartekoengan. Hala, dementzia baliabide ugari bereganatzen dituen erronka da, eta ez bakarrik osasun sistemaren baliabideak, baita familienak ere.

Holistikoagoa den ikuspegi honen bidez, EDEN proiektuak funtsezko lankidetza proposatzen du dementzia kudeatzeko, hau da, arreta profesionala eskaintzen dutenen, senitartekoen eta gizarte zibilaren arteko lankidetza, dementzia duten pertsonen eta haien senitartekoen bizi-kalitatea sustatze aldera.

Senitartekoak, osasun eta arreta arloko profesionalak eta gizarte zibila dira EDEN proiektuaren hartzaileak. Triangelu horren barruan, proiektuaren helburu nagusia da familiako kide dementziadunaren arretan senitartekoek duten zereginaren garrantzia nabarmentzea, horren gainean kontzientzia handiagoa sorraraztea; era berean, proiektuaren helburu diren hiru taldeen arteko lankidetza estuagoa sustatu nahi du tokian bertan.

Helburu nagusia lortzeko, EDEN proiektuan 5 emaitza intelektual zehatz sortuko dira. Bazkide bakoitza emaitza intelektual bat koordinatzeaz arduratuko da.

  • Beharren analisia
  • Ikasteko eta informaziorako materiala
  • Lankidetza komunitarioaren kontzeptua
  • Ikaskuntzako plataforma interaktiboa
  • Politikako eta ezarpenerako gomendioak

EDEN proiektua Europar Batasuneko 5 herrialdetako 6 bazkidek eramango dute aurrera. Danimarkako, Erresuma Batuko, Herbehereetako, Italiako eta Espainiako bazkide horiek Zahartze Aktibo eta Osasungarriari buruzko Berrikuntzarako Europako Elkarteko partaide dira. Ildo horretan, erreferentziako gune direla esaten da. Horrenbestez, aukera ezin hobea izango dute beren osasun ekosistemen barruan lankidetza iraunkorra sortu eta hedatzeko, baita elkarteko partaide diren Europako beste eskualde, ikerkuntza erakunde eta GKE batzuekin ere elkarlanean aritzeko. 

Consortium

  • Logo de University College Lillebaelt
    University College Lillebaelt
  • Logo de Southern Denmark European Office
    Southern Denmark European Office
  • Logo de Healthy Ageing Network Northern Netherlands
    Healthy Ageing Network Northern Netherlands
  • Logo de Universita degli Studi di Udine
    Universita degli Studi di Udine
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Connected Health Alliance CIC
    Connected Health Alliance CIC (ECHAlliance)

Year

2018 to 2021

Project status

In progress

Professionals

Line of Knowledge