Hitz egin dezagun bakardadeei buruz: zer adierazten du ebidentziak? BAKARDADEA azterlanaren hausnarketa eta aurkikuntza nagusiak"
Imagen:
Irailaren 7ean, astelehenan, webinar honetara gonbidatzen zaituztegu: "Hitz egin dezagun bakardadeei buruz: zer adierazten du ebidentziak? BAKARDADEAK azterlanaren hausnarketa eta aurkikuntza nagusiak ". Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren eta Gizarte politiketako Departamentuaren Adinberri Programaren bidez finantzatutako Bakardadeak azterlanean lortutako emaitza nagusietako batzuk partekatuko ditugu.
Edukiak eta parte-hartzaileak:
- "Bakardadearen eta akonpainamendu esku-hartzeen eraginaren inguruko berrikuspen bibliografikoa". Sara Marsillas. Matia Institutuko ikertzailea.
- "Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen harreman-egoerari buruzko azterlana". Elena del Barrio. Matia Institutuko ikertzailea.
- "Bakardadearen esperientziara modu kualitatiboan hurbiltzea". Daniel Prieto. Soziologian doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea.
- "Gipuzkoan zahartzen ari diren pertsonek bizi dituzten bakardadeei aurre egiteko estrategia bat egiteko oinarriak". Mayte Sancho. Gerontologia Plangintzan aditua eta Grandes Amigos-en Presidentea.
Professionals
Other Professionals
- Daniel Prieto