Eskubideak ez dira iraungitzen adinarekin, ezta narriadura kognitiboarekin ere. III. edizioa
Date:
12/09/2018 to 14/09/2018
Type: Course
Line of Knowledge: Plangintza eta arreta ereduak
Location: Donostia-San Sebastián
Imagen:
UPV/EHk Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen udako ikastaro honen helburua da ezagutzak eguneratzea eta dementzia duten pertsonei laguntzeko arazo garrantzitsuenak lantzea.
Gaurkotze zientifikoa gure erantzukizun sozialaren parte bada ere, ezin da bikaintasunerantz aurrera egin ikasteko, hausnartzeko eta pazientearen zerbitzuan ditugun gaitasunak hobetzeko benetako grina gabe. Bokazioa gutxitan aitortzen da maila akademikoan, sozialean edo ekonomikoan, eta horregatik eman nahi diogu balioa jarduera honen bidez gainditzeko borondateari.
Gure ezagutzak eguneratzea, beraz, profesionaltasunaren betebeharretako bat da, eta horrek eragin zuzena du eragile soziosanitario gisa dugun misioan.
Helburuak
- Alzheimer gaixotasunaren fase aurreratuari buruzko ezagutza hobetzea.
- Baloratzeko eta esku hartzeko tresnak aurkeztea.
- Dilema etikoak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea.
- Dementzia duten pertsonei laguntzeko arazo garrantzitsuenei heltzea.
- Dementzia duten pazienteen terminaltasunari erantzuteko proposamenak lantzea.
- Diziplinartekotasuna eta arreta pertsonalizatua hobetzea, errespetutik abiatuta.
- Gizartea eta, oro har, profesionalak sentsibilizatzea dementzia aurreratuaren arreta-arazoaz.
Other Professionals
- Enrique Arriola
- Javier Alaba
- Lori Thompson
- Ivan Antón
- Marta Idiáquez
- Xabier Álvarez
- Alberto Uriarte
- Ana Orbegozo
- Elena Fernández
- Alexander Ferro
- Petra Peña