Ikerketa eta berrikuntza hauskortasunean eta zahartzean
Zahartzea fenomeno globala da, eta hedatzen ari da gizarte aurreratuetan; aukera bat da ikuspegi holistikoan, baina lehen mailako erronka sozioekonomikoa da. Banaketa demografiko berri horrek desoreka handiak sortzen ditu gizarte- eta osasun-arretako sisteman, eta horrek sistema horren iraunkortasuna arriskuan jar lezake herrialde garatuetan, Euskadin, besteak beste. Politika publikoek eta administrazio publikoek sustatzen dituzten ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-estrategiek, eskualde-eremuan, estatuan, Europan eta ekonomia aurreratuko beste herrialde batzuetan, lehentasuna ematen diote zahartzeari buruzko ikerketari, eta lehentasun nagusia zahartze arrakastatsuaren eta mendekotasunaren prebentzioaren determinatzaileak identifikatzea da.
Udako ikastaroaren fokua hauskortasunaren sindromea da. Egoera horretan, hainbat faktore nagusi elkartzen dira erreserba funtzionala eta egokitzeko gaitasuna murriztuta dituzten adinekoen artean. Autonomia galtzearen ohiko aitzindaria, eta, beraz, mendekotasunaren aurrekoa, hauskortasuna, mendekotasuna ez bezala, itzulgarria da. Beraz, mendekotasuna duten subjektuen identifikazio goiztiarrak eta haien balorazio egokiak mendekotasuna agertzea saihestu edo atzeratzea ahalbidetuko lukete, horrela pertsona horien bizi-kalitatea hobetuz eta mendekotasunari lotutako gizarte-, familia- eta osasun-gastuaren karga kontrolatuz.
Udako ikastaroa Falco partzuergoak antolatzen du, eta honako hauek osatzen dute: Biodonostia Institutua, Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Vicomtech, Cidetec, IK4-Tekniker eta Matia Institutua.
Helburuak
- Biztanleriaren zahartzeak gizartean duen eragina aurkeztea.
- Hauskortasunaren sindromea ikusaraztea hainbat eremutatik eta fokutatik.
- Gure inguruko eragileen arteko eztabaida sustatzea
- Autonomia-erkidegoan, estatuan eta Europan garatzen ari diren balorazio- eta prebentzio-estrategiak aurkeztea.
- EAEn, Estatuan eta Europan zahartzearen aurrean ikerketan eta berrikuntzan sortu diren emaitza berrienak erakustea.