HomeParticipation in forumsGizarteratzearen arretarako Jardunbide Egokien III. Jardunaldiak

Gizarteratzearen arretarako Jardunbide Egokien III. Jardunaldiak

  Date:
29/10/2021
 Type: Conference

Jardunbide Egokien III.Jardunaldi ireki hauek urriaren 29an izango dira, goizez, Kursaal-en. Jardunaldiak Gipuzkoako Foru aldundiak antolatuta, presentzialak izango dira, edukiera mugatuarekin, eta streaming bidez ere emango dira. Aurreko urteetan egindakoaren ildotik, gizarte-politiken eta arreta-ereduen berrikuntza izango dute ardatz.

Politika publikoak birbideratzeko beharrari buruz gero eta adostasun handiagoa dagoen testuinguru batean, jardunaldien helburua ildo honetan garatzen ari diren esperientziak ezagutaraztea da, bai eremu publikoan, bai eremu pribatuan eta sozialean gauzatzen ari direnak. Jardunaldietan aurkeztuko diren esperientzia batzuk kudeaketan ardazten dira, beste batzuk ikerketan eta besteren bat zerbitzuen koordinazioan eta integrazioan, baina guztiek arreta eta kudeaketa modu berriak jartzen dituzte zentroan, gizarte-zerbitzuen berrikuntzan eta bazterkeria egoeran dauden pertsonen arretaren hobekuntzan aurrera egiteko tresna gisa.

Egitaura

9:00 Erregistroa.

9:15 Inaugurazioa.

  • Markel Olano. Gipuzkoako diputatu nagusia.

9:30 Esku-hartze sozialeko jardunbide egokien gakoak eta erronkak: begirada bat  praktikatik.

  • Salvador Maneu eta Javier Prieto. Sant  Joan de Déu Gizarte Zerbitzutako  zuzendari eta zuzendariordea. Bartzelona. 

10:10  Mahai-ingurua I: zerbitzuak kudeatzeko, koordinatzeko eta integratzeko modu  berriak Gipuzkoan.

  • Sareko erabiltzaileen, profesionalen eta erakundeen parte-hartzeari begirada bat.​Jaime García. EDE Fundazioa. 
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuen  koordinazioa eta integrazioa. Iker Usón. Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzua. 
  • Gizartelab. Funtsezko trantsizioen erronkak kudeatzea. Javier Castro. Gizarte aholkularia. Koro Muro. Proiektu arduraduna Eusko Ikaskuntzan.
  • Kasuaren erreferentzialtasuna  gizarteratzeko bigarren mailako arretan eta bere kokapena sarean. Nekane Zabaleta. Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen  Arretako Zerbitzua. 

11:30  Atsedenaldia. 

12:00 Mahai-ingurua II: zeharkakotasuna gizarteratzeko arretan. 

  • Elkar-EKIN LANEAN Estrategia: gizarteratzea kalitatezko enpleguaren bitartez. Unai Andueza. Proiektu Estrategikoen  zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru  Aldundia. 
  • Emaktiva. Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna. Begoña Gavilán. Enplegu inklusiboaren koordinatzailea EDE Fundazioan.
  • Hizkuntza berdintasuna bigarren mailako arreta sarean. Mikel Urdangarin. AHIZE-AEK.

13:00 Mahai-ingurua III: ikerketa eta ezagutzaren sorkuntza gizarteratzearen esku-hartze  multidimentsional baterako. 

  • Bizitegi-bazterketaren ebaluazioa genero ikuspegitik. 
    • Oihana Bellido/Iker Usón. Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume  Biktimen Arretako Zerbitzua. 
    • Barne® Hartu: adineko pertsonak eta gizarte bazterkeria. Daniel Prieto. Matia Institutoko ikertzailea. 

13:45  Hausnarketak eta galderak. 

14:15  Itxiera.

  • Maite Peña. Gizarte Politikako diputatua. 

Professionals