Aurrerabideak pertsona ardatz duen arretan ARRETAN (PAA)
Proyectos
Matia Fundazioaren eta ACP Gerontologiaren baterako ekimena da «Aurrerabideak Pertsona Ardatz duen Arretan» proiektua, eta hau du sorburu: pertsona lehenesten duen arretaranzko bidean Matia Fundazioak eginiko bidea.
Helburu nagusia, berriz, txertatzen laguntzea Matia Fundazioak metatutako ezagutza, haren jardunean izandako esperientzia arrakastatsuak eta eguneroko ekinean jasotako ikaskuntzak. Zerbitzuez, erabiltzaileez eta haien familiez arduratzen diren talde profesionalen lana eta gogoeta du lagungarri proiektuak zeregin horretarako. Funtsezkoak izan dira haien hausnarketak eta ikaskuntzak egin den sistematizazio lanerako.
Bestalde, arreta mota horren garrantzia azpimarratzeko ere lagungarri da proiektua, inoiz baino beharrezkoagoa COVID-19aren pandemian bizi izan dugun egoera igaro eta gero.
Zer da Pertsona Ardatz duen Arretan (PAA) aurrera egiteko ibilbide bat, eta zein da haren eginkizuna?
Ikuspegi horri buruzko zenbait gogoetak, ekintzak eta elementuk osatzen dituzte ibilbideak, guztiak ere metatutako ezagutzak egiaztatuak eta baliozkotuak, egoitza eta zerbitzuetan haiek aplikatzeko lagungarriak.
Aurrera egiteko bideak malgutasunez jorratzea da PAA ibilbideen egitekoa; xedea, berriz, zentroei, zerbitzuei eta taldeei laguntzea pertsona ardatz duen arreta eskaintzen, euren estrategia propioari jarraikiz eta horrelako ikuspegi batek behar duen osotasuna eta noranzkoa aintzat hartuz.
Zer informazio aurkituko dugu ibilbide bakoitzean?
Zenbait elementuk osatzen dute ibilbide bakoitza:
-
Ibilbidearen deskribapena, osagai hauek dituena:
a) Hasierako gogoetak, ikuspegi bikoitz batetik begiratuta: etikoa eta zientifikoa.
b) Gai garrantzitsuak eta jarduera profesional egokirako funtsezko elementuak.
-
Praktikarako baliabideak: Ibilbide bakoitzaren garapena eta aurrerapena bultzatzen duten estrategiak eta tresnak hartzen dituzte barne. Era askotako baliabideak bildu eta landu dira, eta guztiak dituzte eskura zentroek eta zerbitzuek.
-
Zenbait artikulu eta agiri interesgarri Ibilbidearen edukiaz gehiago jakiteko aukera ematen diete taldeei baliabide horiek (artikulu zientifikoak, dokumentu teknikoak, jardunbide egoki gisa hartu diren esperientzia aplikatuak).
Results
Zer informazio aurkituko dugu ibilbide bakoitzean?
Proiektuaren lehenbiziko fase honetan, bost ibilbide identifikatu eta prestatu dira, zenbait profesionalekin eta talde zein zentroetako arduradunekin elkarlanean antolatutako partaidetza prozesu baten bidez:
- Ibilbidea. PAAren antolakuntza eta haren aurrerabidea bultzatzen duten elementuak
- Ibilbidea. Tratu ona
- Ibilbidea. Nork bere buruaren arretan parte hartzea
- Ibilbidea. Dementzia duten pertsonak: komunikazioa eta ongizatea
- Ibilbidea. Lehentasunak eta haiek dakartzaten arriskuak
Hemen aurkitu dezakezu azpiwebgunea