Datorren ostiralean, maiatzak 10, Euskal Herriko Unibertsitateak Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, geriatrian eta gerontologian lan egiten duten erizain guztiei aitorpen sinbolikoa eginez. Ekitaldia Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostia/San Sebastian Ataleko Gradu Aretoan izango da eta 12:00etan hasiko da. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (informazioa eta esteka erantsitako dokumentuan daude).