XVII Jornadas de Primavera SADECA. Sareko ezagutzaren kudeaketa
Ekainean Granadara joan ginen, Sociedad Andaluza de Calidad Asistencial (SADECA) elkarteak Osasun Publikoko Eskola andaluziarrarekin (EASP) elkarlanean antolatzen duen udaberriko jardunaldian parte hartzeko. Aurten bi gai nagusi jorratuko dituzte: "Paradigma berriak ezagutzaren kudeaketan" eta "sare efektua eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa". Elena del Barrio Matia Institutuko ikertzailea izango da hizlarietako bat, eta Euskadi lagunkoia hiri lagunkoien euskal sarearen esperientziaz hitz egingo du.
Jardunaldia zabalik dago, besteak beste, osasun, ingurumen, gizarte zerbitzu eta hezkuntzako profesionalentzat, udaletako eta aldundietako langileentzat, kudeaketa-arduradunentzat, zuzendaritzako langileentzat eta eremu publikoko eta pribatuko ikertzaileentzat, sareko lanean interesa dutenentzat.