UDP Espainiako Pentsiodunen eta Erretiratuen Batasun Demokratikoak antolatu ditu jardunaldi horiek, eta adinekoen tratu txarrak eta abusuak aztertuko dituzte, nazioarteko ikuspegitik. Kontua litzateke desmitifikatzea eta kontzientzia sortzea profesionalen, gizarte-erakundeen, administrazioen eta, oro har, gizartearen artean, indarkeriaren forma ezkutu horri buruz, eta, aldi berean, adinekoak ahalduntzea, diskriminazio-praktika horiek identifika ditzaten eta tratu txarren eta abusuen balizko kasuak sala ditzaten, horiek ere desagerrarazteko ezinbesteko baldintza gisa.