Zainketa-lanak antolatzeko gaur egun dugun moduak ez ditu gizartearen beharrak asetzen. Gaur egun, sistemak ez du ahalmenik biztanleriaren geruza askoren ongizatea bermatzeko, eta datuek datozen urteetan egoerak okerrera egingo duela iragartzen dute, zainketak beste modu batera antolatzen ez baditugu behintzat.