Guri buruz
Institutoa
Matia Fundazioan ezagutza aplikagarria sortzeaz eta gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den unitatea gara. Hau da, Matia Fundazioak bere egitasmo estrategikoa gauzatzeko bitartekoa. Gure unitatearen bitartez, ezagutza aplikagarria sortu eta horren transferentzia sustatzen du, bai eta espezializazioa landu eta bere ezagutza aplikatzea bultzatu ere. Zahartzearen arloan espezializatutako beste erakunde batzuen aurrean, ezaugarri eta balio bereizgarria da.
Matia Institutu Gerontologikoaren jardunaren oinarria gerontologian ezagutza eta berrikuntza sortzea da, eta hori ikuspegi psikosozialetik transferitzea.
Gerontologiaren erronka nagusietako bat da adinduek ahalik eta autonomia eta independentzia mailarik handienei eutsi ahal izatea. Autonomia horri eusteko, askotariko erronkak izaten dituzte adinduek aurrean egunero: kognitiboak, jokabidezkoak, funtzionalak, emozionalak eta abar.
Matia Institutu Gerontologikoak, Matia Fundazioarekin batera, eguneroko bizimoduan adinduen autonomia eta duintasuna sustatzeko proiektu berritzaileak lantzen ditu, haien ongizatea helburu.
Matia Institutu Gerontologikoak diziplinarteko ezagutza zientifikoa sortu nahi du, adinduen, desgaitasunen bat dutenen eta horien zaintzaileen autonomia pertsonala, independentzia, osasuna eta bizi kalitatea ahalik eta handienak izan daitezen.
Zahartzearen erronka gizarteari ekarpena egiteko aukera bat da guretzat. Gure ustez, ekarpen hori are handiagoa da sortutako ezagutza zabaltzen dugun heinean, dela laguntza jardunaren bidez, dela ikerkuntza lanaren eta sektoreko erakunde publiko eta pribatuekiko aholkularitzaren bidez.
Hori dela eta, Matia Institutu Gerontologikoaren lana lagungarria izan daiteke beste eragile pribatu eta erakunde batzuentzat, zahartzaroan ongizate mailarik handiena lortzera bideratutako politika, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.
Matia Institutu Gerontologikoaren jardunaren xede dira:
- Matia Fundazioa, zerbitzuak etengabe hobetzeko.
- Gizarteko beste eragile batzuk:
- Zerbitzu soziosanitarioen ardura duen administrazio publikoa
- Adinduei bideratutako zerbitzu soziosanitarioen arloan diharduten erakunde pribatuak
- Teknologia zentroak
- Unibertsitateak
- Administrazio publikoa eta beste sektore batzuetako enpresa pribatuak, beren politikak, zerbitzuak eta produktuak adineko pertsonen arabera egokitu ditzaten