Programa Sendian
Proyectos
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza lehen mailako gizarte erronka ez ezik, egunez egun areagotzen den arazoa ere bada. Izan ere, bizi itxaropena handitu, jaiotza tasa txikitu eta biztanleria zahartzearen ondorioz, familiek gero etagehiagotan eta luzaroago jardun behar izaten dute laguntza eta zaintza behar duen senideez arduratzen, egunero-egunero, gure herrialdearen historian inoiz ezagutu ez dugun tamainan. Egoera horrek areagotu egiten du zaintzaile nagusien eta familia osoaren karga, eta inpaktu fisiko eta psikologiko zuzena du haien bizitzetan.
Etxerik gehienetan, pertsona bakar batek hartzen du bere gain zaintzen ardura nagusia: zaintzaile nagusiak. Gehienetan emakumeak izaten dira; izan ere, gizonezkoek adinekoen zaintzan gero eta parte hartze handiagoa badute ere, normalean zaintzaile nagusien laguntzaile gisa aritzen dira. Senidea zaintzen duten hamar pertsonetatik zortzi emazteak, alabak edo errainak izaten dira, generoari atxikitako eginkizun horretan.
Zaintzaileek hainbat eta hainbat eginkizun eta zeregin izaten dituzte, indarra eta denbora eskatzen diete, zereginak ez dira beti atseginak edo erosoak izaten eta, normalean egoera hori aurreikusi gabea izaten denez, zaintzailea ez da beti prestatuta egoten, ez zaintza horretarako, ez zaintzak dakartzan ondorioetarako, egoera bakoitza berezia eta ezberdina izaten baita, hainbat arrazoi tarteko: egoera pertsonala, ahaidetasuna, zaindutako pertsonarekin aurretik izandako harremana, mendekotasun mota eta maila, zaintzaren arrazoia (altruismoa, elkarrekikotasuna, esker ona eta maitasuna, errudun ustea, zentsurak, gizarte onarpena, interesa).
Zentzu horretan, zaintza ez-profesionaletan elkarrekikotasuna landu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak Sendian Programaren bidez, familiako zaintzaileen ongizateari eta eskaerei arreta berezia eskainiz eta zaintzen banaketa ekitatiboagoa sustatuz. Funtsezkoa da familiako zaintzaileei, mendekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzeaz arduratzen direnei, berariazko arreta eskaintzea. Matia Institutuak esperientzia luzea du proiektu horren kudeaketan eta, zehazki, prestakuntzan, laguntza taldeetan eta banakako laguntza psikologikoko programetan; izan ere, 2007az geroztik kudeatzen ditu programa horiek guztiak, udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
Finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Helburuak:
Gipuzkoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak jorratzea, betiere emakumeen ahalduntzea eta gizon-emakumeen erantzunkidetasuna bultzatzen duen ereduan oinarrituta.
Emaitzak
Banakako babes psikologikorako saioen eragin-esparrua, bereziki, zaintzaileen osasun psikiko, emozional eta soziala zaintzeko babes terapeutikoa eskaintzean oinarritzen da. Saio hauen edukiak oso aldagarriak dira eta etengabe egokitzen dira zaintzaile bakoitzaren errealitate propiora. 2015. urtean 725 babes indibidualeko saio burutu dira, eta guztira 162 kasu artatu. Hurrengo taulan, urtez-urte, artatutako kasu kopurua aurkezten da.
Bestalde, mendekotasunen bat duten pertsonen zaintzaile printzipalen babeserako laguntza taldeak oso garrantzitsuak dira menpekotasun honek dakartzan ondorioak, eta honek zaintzailearengan izandako beste eragin psikologiko guztiak behar bezala artatzeko. Hurrengo taulan, une honetan laguntza-taldeak dituzten udalerriak adierazten dira:
Udalerria |
Maiztasuna |
---|---|
Azkoitia |
Bi astetik behin |
Azpeitia |
Bi astetik behin |
Beasain |
Bi astetik behin |
Bergara |
Hilean behin |
Donostia (Talde I) |
Bi astetik behin |
Donostia (Talde II) |
Bi astetik behin |
Donostia (Talde III) |
Bi astetik behin |
Eibar |
Bi astetik behin |
Elgoibar |
Bi astetik behin |
Irún |
Bi astetik behin |
Lezo |
Hilean behin |
Orio |
Hilean behin |
Errenteria |
Bi astetik behin |
Tolosa |
Bi astetik behin |
Zarautz |
Bi astetik behin |
Zumaia |
Bi astetik behin |