HasieraIkerkuntzaProiektuakZahartzen ari direnen ongizatean eta tratu egokian aurrera egiteko ehun proposamen. Ekintza plan baterako oinarriak

Zahartzen ari direnen ongizatean eta tratu egokian aurrera egiteko ehun proposamen. Ekintza plan baterako oinarriak

Proyectos

Proiektuan zehar, berritzailetzat eta noizbehinka konplexutzat jo diren alderdiei erreparatu zaie bereziki. Izan ere, halakoak izanik, hainbat diziplina eta erakunderen kulturatik eta begiradatik aztertzea eta probatzea eskatzen dute, etorkizuneko zahartzaroari hobeki heltzeko formulen bila. Horrenbestez, proposamenak ez ditu kontuan hartu plangintza gerontologikoetan bildu ohi diren gai guztiak, EAEko administrazioaren beste plangintza batzuetan eta aipatu den araudian dagoeneko jasota daudela iritzirik. Adibidez, ekimen honetan ez dira jaso aisialdia eta partaidetza, kultura eta gizarte ondareetarako sarbidea, zerbitzuen estaldura, gutxieneko errentak eta pentsioak eta abar.

Egindako proposamenak ezagutza sortu eta berrikusteko prozesu zabal eta zorrotz baten ondorio dira. Ildo beretik, ekimen ugari egin ditugu, sakoneko elkarrizketa ugariren bidez administrazio publikoaren, elkartegintzaren, elkargo profesionalen eta adituen partaidetza eta iritziak biltzeko.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Matia Institutu Gerontologiko Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena

 

Helburuak:

Proposamen guztiak eztabaidagarriak izan dira eta, batez ere, esperimentatu egin dira, zahartze politikei buruzko gaur egungo ereduan aldaketa bideak diseinatzeko asmoarekin.

Emaitzak

Ikusi argitalpena

Urtea

2011

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua
Elena del Barrio
Elena del Barrio Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia

Beste profesional batzuk