Jarri nire jangelan
Investigación Colaborativa
Zer da?
Jarri nire jangelan prestakuntzarako proposamena da, eta otorduetan beste pertsona batzuen laguntza behar duten Gerontologia Zentroetako egoiliarrei edo Eguneko Zentroetara joaten diren adinekoei tratu ona ematea sustatzea du helburu. Jarri nire jangelan ekimenaren edukiak eta metodologia lantzeko, otorduen inguruan egindako zenbait azterlanen emaitzak hartu dira kontuan.
Nori zuzenduta dago lankidetzarako proposamena?
Zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan otorduetan laguntza eskaintzen duten eta pertsonarengan oinarritutako arreta lehenesten duten profesionalei. Jarri nire jangelan erabilgarria izango da otorduetan 15-20 lagun biltzen dituzten ingurune eta jangela etxekoietan.
Nola lagun dezakezu?
Azpialdean azaltzen den estekaren bidez, inprimakia bete beharko duzu oinarrizko datu batzuk emanda, zurekin harremanetan jar gaitezen eta materiala bidal diezazugun. Guk materiala bidali ondoren, hiru hilabeteko epea izango duzu programa libreki probatu eta zure ekarpenak guri helarazteko.
Zer konpromiso hartuko duzu laguntzaile izanda?
Izena ematean, programarekin batera inprimaki labur bat deskargatu ahal izango duzu. Bertan galdera erraz batzuk azalduko dira, programaren erabilerari eta zure balorazioari buruzkoak eta esperientzia horrek partaideengan izan duen eraginaren ingurukoak. Zuk emandako informazioa aztertu eta kontuan hartuko dugu materialaren azken bertsioan sartzeko.