Jardunaldia: Ongizatea eraikitzen, adierazgarritik eta egunerokotasunetik abiatuta
BERTAN BEHERA UTZITAKO LANALDIA, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak SARS.CoV-2 infekzioari buruz emandako gomendioei jarraituz. Etorkizuneko aurkezpen-dataren berri emango dugu, egoerak ahalbidetzen duenean.
Martxoaren hasieran, Zahartzaroak eta Matia Fundazioak elkarrekin antolatutako "Ongizatea eraikitzen adierazgarritik eta egunerokotasunetik" jardunaldian parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan, elkarlaneko ikerketarako gune berri bat aurkeztuko da, bai eta espazio horretan dagoen lehen produktua ere, Matia Institutuak egindako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak finantzatutako dementzia duten pertsonentzako eguneroko jarduera esanguratsuen gida berria.
Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialaren egoitzan ospatuko den topaketa hau, adinekoei, arduradun politikoei, ikertzaileei eta zahartzaroaren eta zaintzaren arloan interesa duten beste pertsona batzuei zuzenduta dago.
Edukiera mugatua da, eta, beraz, bertaratzea baieztatzea eskatzen dizugu.
Programa zientifikoa
10:00 Ongietorria bertaratutakoei
10:30-11:00 "Pertsonak, zentzuzko bizitza eta dementzia". Teresa Martinez. Osasun Zientzietan doktorea, Psikologoa eta Gerontologoa
11:00- 11:30 "PZAri buruzko ezagutzaren transferentzia erraztea. ‘Win-win’ estrategia bat". Elkarlaneko ikerketaren atal bat aurkeztea. Pura Diaz-Veiga. Matia Institutuko ikertzailea.
11:30-12:00 "Dementzia duten pertsonekin eguneroko jarduera esanguratsuak egiteko gida"ren aurkezpena. Cristina Buiza. Matia Institutuko ikertzailea eta Zahartzaroaren Gizarte Zientzien eta Portaeraren Arloko Lehendakariordea12:00h Conclusiones y cierre
Izen-emateak
Laster gaituko da