SALTO - Profesionalentzako jardueren gida
Imagen:
![Portada publicación: SALTO - Guía de actividades para profesionales Portada publicación](https://www.matiainstituto.net/sites/default/files/salto_guia_actividades.jpg)
Gizarte-animazioaren kulturaren oinarrian, gida honetan aurkezten eta proposatzen diren hainbat metodo eta teknika biltzen dituzten balioak daude. Hala, ahalduntzea, autodeterminazioa, tratu positiboa, bizi-kalitatea eta pertsonan oinarritutako ikuspegia dira mendeko pertsonen, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen aldeko gizarte-animazioaren praktikaren egiturazko zutabeak. Gida honetan honako hauek aurkituko dituzu:
- Lehenengo zatian, gizarte-animazioaren funtsezko kontzeptuak, animazio-teknikak eta gaiarekin lotutako prestakuntza-moduluen deskribapena, gaian sakondu nahi dutenentzat.
- Bigarren zatian, fitxetan deskribatutako 30 jarduera sartzen dira, proiektuko bazkideek bildutako esperientzia berritzaileen adibideetan oinarrituta, prestakuntza-moduluei eta erabilitako teknikei erreferentzia eginez.