60 urtetik gorako pertsonen inklusioa lantzeko inkesta
Matia Institutuak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta hurkoa Fundazioarekin lankidetzan, "Barner Hartu azterlana" jarri du abian. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri estrategiaren 2019ko deialdian finantzatu eta hautatu zen.
Ekimen honen helburu gizarte-politiken planifikatzaileei eta arduradunei informazio zehatza ematea da, alderdi pertsonalei eta inguruneari buruzko dimentsioei buruz, non Gipuzkoako 60 urteko eta gehiagoko biztanleak bizi diren, adinekoentzako gizarte inklusibo baterantz aurrera egiteko.
Ikerketaren zati gisa, inkesta bat egingo zaie Gipuzkoako lurralde osoko 1.650 pertsonari. Ausaz hautatu dira, eta haien ekarpena funtsezkoa da erakundeek zu bezalako pertsonen beharrak eta eskaerak ezagutu ahal izateko eta konponbideak bilatzeko.
Azterlan honen bidez lortutako informazio guztia haren izaera erreserbatua ezartzen duen legeriaren mende dago. Anonimotasuna eta parte-hartzaileen erantzunak erabat bermatuta daude, beraz, sekretu estatistikoari eta datu pertsonalen babesari buruzko legeak zorrotz betetzen dira.
Inkestan familia-sareei, jarrerei, iritziei, etxebizitzari, osasunari eta gizarte-zerbitzuen erabilerari buruzko galderak egiten dira, besteak beste.
Azterlanari buruz:
Gizarte bazterketari gero eta arreta handiagoa eskaintzen ari zaio gerontologiaren eremuan. Interes hori sorrarazi dute zahartze demografikoaren patroiek, egungo ezegonkortasun sozial eta politikoak eta adin talde horiek desberdintasunak gero eta handiagoak jasateko dituzten aukerak.
Proposamen honen bidez, hainbat dimentsiotan landuko bazterketa. Horretarako, bi profil bereizi dira. Lehen profilaren barruan, zahartzeari lotutako arrazoiak direla eta gizarte bazterketako egoeran egon daitezkeen adinekoak daude; bigarrenean, berriz, bazterketa-egoeran bizi izan diren eta zahartze- prozesuan sartuta dauden pertsonak, hala nola gaixotasun mentala duten edota etxerik ez duten pertsonak. Bi kasuotan, genero ikuspegia hartu da kontuan, bizi ibilbideak ikuspegi horren araberakoak baitira neurri handian, zalantzarik gabe. Bi profilon azterketari esker, jarduera-estrategiak sortu dira, adinekoen laneratzea sustatzeko.
Helburuak
Proiektu honen helburu orokorra da bazterketaren eta zahartzearen inguruko hainbat errealitateren eta errealitate horiei lotutako premien diagnostikoa egitea, genero ikuspegia kontuan hartuta. Zehazki, jakin nahi da adinekoak zer egoeratan dauden, gizarte bazterketari lotutako aldagai garrantzitsu batzuei dagokienez, eta Gipuzkoan baztertutako pertsonak hainbat egoeratan nola zahartzen diren. Gainera, aztertutako errealitateei lotutako premiak identifikatuko dira, eta bazterketa prozesuetan arreta eta laguntza eskaintzera bideratutako formulak identifikatzeko ekintza proposamenak diseinatuko dira.
Azken batean, helburua adinaren dimentsioa txertatzea da Gipuzkoako Foru Aldundiko Indarkeria Matxistaren Biktima den Emakumea Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzua garatzen ari den ekimenetan. Helburu orokor hori helburu espezifiko hauetan zehaztu ahal izango da, aztertu beharreko populazio motaren arabera:
- Gizarte bazterketako arriskuan eta egoeran dauden adinekoak, genero ikuspegia kontuan hartuta:
- Gipuzkoan bizi diren adinekoen gizarte bazterketari lotuta dauden faktoreak aztertzea.
- Gipuzkoan gizarte bazterketa jasaten duten adinekoen egungo egoeraren erradiografia kuantitatibo eta kualitatiboa egitea.
- Pertsona horien arreta premiak eta eskariak aztertzea, euren esperientzietan oinarrituta.
- Bazterketa prozesuetan arreta eta laguntza eskaintzeko formulak identifikatzea.
- Zahartze prozesuan dauden pertsona baztertuak (gaixotasun mentaleko arazoak dituzten edota etxerik ez duten pertsonak nagusiki).
- Gipuzkoan zahartze prozesuan dauden pertsona baztertuen egungo egoeraren erradiografia kualitatiboa egitea, haien diskurtsoak eta bizitza historiak aztertzearen bitartez.
- Pertsona horien arreta premiak eta eskariak aztertzea, euren esperientzietan oinarrituta.
- Bazterketa prozesuetan arreta eta laguntza eskaintzeko formulak identifikatzea.
Hartzaileak
Hauek osatzen dute xede populazioa: Gipuzkoan bizi diren eta gizarte bazterketako prozesuan dauden 60 urteko eta gehiagoko pertsona guztiak (konstruktuaren dimentsio anitzeko ikuspegi batetik) eta zahartze prozesuan dauden pertsonak. Nolanahi ere, genero ikuspegia txertatu da profilen, premien eta ekintza proposamenen azterketan.
Proiektu honen hartzaileak dira, halaber, gizarte eta osasun zerbitzuetako profesionalak, baita gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonekin egotera daudenarremanetan jartzen diren poliziak edota gizarte larrialdietako langileak ere.
Aurreikusitako emaitzak
Azterketa horri esker, Gipuzkoako bazterketaren eta zahartzearen inguruko ezagutzan eta ebidentzian aurrera egin ahal izango da, era holistikoan eta fenomenoari lotutako alderdi guztiak landuz. Halaber, esku hartzeko proposamenak bildu ahal izango dira, arreta eta laguntza eskaintzeko formulen identifikazioan oinarrituta lantzeko.
Finantzaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri estrategiaren 2019ko deialdian hautatutako eta finantziatutako proiektua.