Pertsonen desioetan eta autonomian oinarritutako arreta-ikuspegiak garatzeak hori sustatuko duten baliabideak eta estrategiak behar izatea dakar. Matiak eta ACP Gerontologiak aplikagarri diren praxi onak ezartzen lagundu nahi izan dugu, bai etxean, bai zentro soziosanitarioetan.
Feliciano Villar Posada
Psikogerontologian aditua
- Psikologian Doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean
- Garapenaren Psikologiako katedraduna Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntzako Kognizio, Garapen eta Psikologia Sailean
- Psikogerontologiako Unibertsitate arteko Master Ofizialaren zuzendaria
Bere ikerketaren ardatzetako bat eskubideak mantentzea eta zaintza-harremanak gizatiartzea da, adineko pertsonak bizi diren ingurune instituzionaletan. Ildo horretan, zainketa narratiboen kontzeptua proposatu eta garatu du, dementzia duten pertsonen komunikazioa eta tratua hobetzeko. Adinekoen egoitzetako harreman intimo eta sexualak aztertzen dituen ikerketa-ildo bat ere gidatu du, eta, horren ondorioz, profesionalentzako esku hartzeko gida bat sortu da.