HasieraArgitalpenak2020 Euskadiko 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterketa. Emaitzen laburpena

2020 Euskadiko 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterketa. Emaitzen laburpena

  Urtea:
2021
 Egilea: Del barrio, E., Diaz-Veiga, P.
Imagen: 
Portada publicación

Euskadiko 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko inkesta espezifiko bat egiteak aukera ematen dio Eusko Jaurlaritzari lurralde horretako adinekoen errealitateari buruzko aurreko azterlanei jarraipena emateko.

2020an egindako ikerketa inkesta honen hirugarren edizioa da, eta, horri esker, pertsona horien errealitatea ezagutzeaz gain, etorkizunerako joerak eta beharrak azter daitezke. Ezagutza hori sortzea lagungarria izango da Euskadin zahartzeari buruzko iraganeko eta etorkizuneko politika publikoak ebaluatzeko eta diseinatzeko.

Azterlan honen emaitzak txosten tematiko batzuk dira. Txosten horietan, 55 urteko eta gehiagoko pertsonen egungo egoera eta bilakaera zehatz-mehatz aztertzen da, gizarte-ehunetik, osasunetik, zaintzetatik edo partaidetzatik abiatuta. Serie horren lehen zenbaki hau azterlanaren emaitzen laburpena da, eta gai horiei buruzko datu nabarmenetako batzuk biltzen ditu.

Txostenak osatzen dituzten gaien zerrenda honako hau da:

  • Zahartze Aktiboaren Indizea
  • Zainketak
  • Bakardadea
  • Ehun soziala
  • Etxebizitza, ingurunea eta lagunkoitasuna
  • Jarduera eta parte-hartzea
  • Covid-19ak eguneroko bizitzan duen eragina
  • Osasun-egoera eta mendekotasun-maila
  • Ongizatea eta gogobetetasuna
  • Erretiroa
  • Pertzepzioak eta estereotipoak