Amesko Kontzeluak antolatutako jardunaldia, adinekoen ongizate psikologikoan eta zahartze aktiboan interesa duten sektore guztietako pertsonak eta profesionalak ditu helburu. Mahai-ingurua, bi hitzaldi eta bi tailer praktiko izango ditu.
Parte-hartzaileen artean, gure lankide eta Matia Institutuko ikertzaile Sara Marsillasek, USC-etik psikologian doktore eta zahartze osasungarrian adituak, “Cuidando a las personas que cuidan” hitzaldia emango du.
Parte hartzea doakoa da, aldez aurretik helbide elektroniko honen bidez izena emanda: jornadas.ames@gmail.com