Helduak Zabaltzen Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimena da, adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatzea eta egokitzea errazteko eta digitalizatzen laguntzeko. Zentroak egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara egokitzea da helburu nagusia.
Ainara Tomasena
Ainara Tomasena terapia okupazionalean da diplomaduna (Zaragozako Unibertsitatean, 2002tik). 2003an, gerontologia sozialeko masterra lortu zuen.
Gerontologia zentroetako terapeuta okupazional moduan egin du lan, Osakidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.
2007az geroztik, Matia Institutuan dihardu. Prozesu ugaritan hartu du parte: zahartze aktibokoetan, partaidetza sozialekoetan, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzakoetan, belaunaldien arteko programetan eta irisgarritasunarekin eta inguruak egokitzearekin zerikusia duten proiektuetan. Orain, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadi Lagunkoia programako partaide da.
Proiektuak
Zainketa-ekosistemen oinarria tokiko esperientziak garatzea da, gizarte-berrikuntzatik arreta-eredu pertsonalizatuagoak, malguagoak eta komunitarioagoak sortzen laguntzeko, etxeko arreta bultzatuz eta gizarte- eta osasun-sistemen arteko sinergiak hobetuz.
Garapen komunitarioko belaunaldiarteko proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua eta Matia Institutuak eta Adinkidek abian jarria.
Aisia eta kultur zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa da, dibertsitate funtzionala duten pertsonen segmentuan. Hortaz, pertsona horien premietara behar bezala moldatuta dauden kalitate bermedun zerbitzuak eduki behar dituzte helmuga turistikoetan.
Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarritako ekimena da.