Helduak Zabaltzen Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpenek bultzatutako ekimena da, adinekoen gizarte-zentroen eredua eraldatzea eta egokitzea errazteko eta digitalizatzen laguntzeko. Zentroak egungo eta etorkizuneko adinekoen beharretara egokitzea da helburu nagusia.
Irati Mogollón
Ikertzailea
Soziologian nazioarteko doktorea, lankidetza-sistemetan, IAP eta Lean metodologietan, emozioen soziologian eta gerontologia feministan espezializatua. Arquitecturas del cuidado: "hacia un envejecimiento activista" liburuaren egileetako bat eta "Estrategias colectivas de sostenibilidad de la vida en tiempos de crisis" tesiaren egilea.
Gaur egun, Matia Institutuan ikertzaile gisa lan egiten du zainketen tokiko ekosistemetatik eta zahartze aktiboko proiektuetatik arreta-eredua eraldatzeko proiektuetan.
irati.mogollon@matia.eus