HomeParticipation in forumsCOENAV 17. jardunaldia: Adinekoentzako arreta, pertsonentzako arreta

COENAV 17. jardunaldia: Adinekoentzako arreta, pertsonentzako arreta

  Date:
11/05/2023
 Type: Conference
 Location: Palacio de Congresos y Auditorio de Navarra. Baluarte

Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak bere XVII. Jardunaldia antolatu du bi ponentziarekin: bata, pertsonarengan eta erizainaren rolean oinarritutako arreta-ereduari buruzkoa, Nerea Suarez Pérez de Eulate EHUko irakasle eta balorazio-zerbitzuko gure lankideak eskaintzen duena, eta, bestea, Matia Institutuko arkitektoa den Elisa Pozok emandakoa, Alzheimerra eta dementziak dituzten pertsonentzako inguruneen diseinuari buruzkoa.

Era berean, bi mahai-inguru programatu dira. Lehenengoa, adinekoen arreta humanizatzeko erronkari buruzkoa; bertan, larrialdietako humanizazioa, adinekoentzako ospitale lagunkoi baten proiektua eta zaintza humanizatzeko beharrezkoa den gaitasun profesionala jorratuko dira. Bigarren mahai-inguruak zahartze osasungarri eta aktiboa du ardatz. Saio honetan, Nafarroan dauden hainbat proiektu ezagutaraziko dira, desgaitasuna prebenitzeko, senitarteko zaintzaileak artatzeko edo Iruñeko San Juan auzoan martxan jarritako adineko pertsonaren aldeko ituna, adibidez.

Arratsaldeko saioan bi tailer izango dira. Batean, adineko pertsona baten baldintza fisikoen simulazioa egingo da, Stephan Bielek egindako TrajeMax baten bidez. Bestean, Pepa Monterok, "65YMÁS" egunkariko erredaktoreak, hizkuntzan dagoen adinkeriari buruz hitz egingo du: diskriminazioa saihesteko gakoak eta adineko pertsonen gaineko aurreiritziak.

Professionals

Other Professionals