Gaixo kronikoak dituzten familiei laguntzeko XVIII. Jardunaldiak
Etxean gaixo kroniko bat egoteak aldaketa asko eragiten ditu familietan, bai hura artatzeko, bai haren premia fisiko eta emozional ugariak betetzen saiatzeko. Familiek informazio egokia behar dute nola antolatu jakiteko, zaintzeko, ahal bada, beren ohiko jarduerak mantentzeko eta osasun-taldearen zein gizarte-ongizateko taldearen babesa lortzeko, batez ere beste pertsona batzuekiko mendekotasuna handitzen denean. Jardunaldi hauetan gaixoak zaintzeko oinarriak berrikusiko ditugu.
Hitzordua Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko areto nagusian izango da, bertaratu nahi duten guztientzat zabalik. Doakoa izango da eta lekua egongo da lekua bete arte.
Programa zientifikoa:
Gaixo baten beharrak bizitzaren amaieran. Belen Lopez. Medikua.
Erizaintza-lana etxean gaixo bat zaintzen. Maider Valencia. Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaina.
Gizarte-langilearen eginkizunak ongizatea bilatzeko. Maria Goya. Gizarte-langilea. Matia Fundazioa.
Bestearen azalean. Enpatia giza harremanetan. Belen Altuna. EHUko irakaslea. Bioetika Batzordea. Donostia Unibertsitate Ospitalea.
Gaixo dementziatuen arreta aringarria. Nerea de Sousa. Medikua.
Other Professionals
- María Goya