HomeAdinekoak

Adinekoak

Hitzaldia: pertsonan oinarritutako arretaren esparruan tratu ona sustatzeko aplikazio praktikoak

  Date:
 Type: Others
 Line of Knowledge: 
 Location: Palma de Mallorca

Hurrengo osteguna, martxoak 28, Mayte Sancho, Matia Fundazioko planifikazio zuzendariak, Palmako Caixaforum gunean, adinekoen tratu onari buruzko hitzaldi bat emango du. Hitzaldia amaitzean, bertaratutakoei "etxeko tratu txarren eta autonomiaren aurrean jarduteko protokoloa" ren aleak emango zaizkie.

Imagen Conferencia Mayte Sancho en Palma

Professionals

"Todos contra el abuso y maltrato a las personas mayores". Adinekoen duintasunerantz eta bikaintasunerantz

  Date:
 Type: Conference
 Location: Valladolid

Adineko Aktiboen Estatuko Konfederazioak (CONFEMAC) antolatuta, jardunaldi hau osasun-arloko profesionalei, gizarte-zerbitzuetako profesionalei, egoitzetako profesionalei, eguneko egonaldi-unitateak dituzten eguneko zentroei, gizarte-arretako eguneko zentroei, gizarte-zerbitzuen ikuskaritza-zerbitzuei, auzitegi-medikuei, adinekoen elkarteen zuzendaritza-batzordeei, osasun-arloko heziketa-zikloetako irakasleei, adineko partikularrei eta gerontologiarekin zerikusia duten beste edozein pertsonari zuzenduta dago.

Izen-ematea doan. Plaza mugatuak.

Professionals

Adinekoen gaitasun funtzionalari eusteko tresnak eta esku-hartzeak: hauskortasuna baloratzea eta esku hartzea

  Date:
 Type: Conference
 Line of Knowledge: 
 Location: Bilbao

Hauskortasuna oso sindrome prebalentea da adinekoen artean, eta kontrako gertaeraren bat gertatzeko probabilitatea areagotu egiten da: erorikoak, ospitaleratzeak, instituzionalizazioa eta heriotza. 2015. urteaz geroztik, ikerketa sanitarioko eta gerontologikoko erakundeek, zentro teknologikoek eta UPV/EHUk osatutako partzuergoa lanean ari da horiek diagnostikatzeko eta lantzeko tresnak garatzeko. Jardunaldi honetan, partzuergoak lortutako emaitza nagusiak aurkeztuko ditugu, eta gure inguruko beste erakunde batzuek egindako ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu.

Professionals

III. Nazioarteko Foroa: "Vivir Más Vivir Mejor"

  Date:
 Type: Conference
 Line of Knowledge: 
 Location: Bilbao

Foro honen helburua da XXI. mendeko iraultza demografikoaren eta zahartzearen errealitateari buruzko ezagutza eta dibulgazioa sortzen jarraitzea, Espainiako eta munduko adinekoen egungo errealitateari buruz eztabaidatzea, gizartea eta komunikabideak adinekoen eskubideei buruz prestatzea eta sentsibilizatzea, eta errespetuaren eta tratu onaren kultura sustatzea. Hori guztia arloko espezialistekin eta profesionalekin.

Professionals

Non, norekin eta nola bizi nahi dugun adineko pertsonek

  Date:
 Type: Conference
 Line of Knowledge: 
 Location: Getafe

Gizarteko parte aktiboa eta parte-hartzailea izaten jarraitzea ahalbidetuko duten etxebizitza-aukerak ezagutu nahi dituzten adinekoentzako jardunaldia, baita inplikatutako diziplinetako profesionalentzako eta adinekoekin lotutako elkarteentzako ere.

Madril XXI Adinekoen Elkarteak eta Udaleko Adinekoen Ordezkaritzak antolatuta, Merkatu Gunean egingo da, eta Getafeko Adinekoen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan kokatzen da.

Professionals

2019ko jardunaldiak 'Zahartu Madrilen'

  Date:
 Type: Conference
 Line of Knowledge: 
 Location: Madrid

Familien, Berdintasunaren eta Gizarte Ongizatearen Gobernu Arloko Adinekoen Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu profesionalentzako urteko XVI. Jardunaldi Teknikoak. Edizio honetan, 'Zahartu Madrilen' leloak Madril, Adinekoen Hiri Lagunkorra plana izateak herritarrei dakarkien onura aipatzen du.

 

Professionals

VI Coloquio Internacional Reiactis: "Gizarte inklusiboa eta adinean aurreratua"

  Date:
 Type: Congress
 Line of Knowledge: 
 Location: Metz

Matia Institutuaren partaidetza bikoitza, sinposioaren barruan: "Tackling loneliness from inclusive societies: Studies and examples of action in Spain. ". Moderatzailea: Sara Marsillas

Professionals

Covid-19tik eratorritako erronkak adinekoengan

  Date:
 Type: Webinar
 Line of Knowledge: 
 Location: Online

 

Professionals

Other Professionals

#StopAdinismoa "Adina arazo bat ez denean"

  Date:
 Type: Webinar
 Line of Knowledge: 
 Location: Online

Professionals

Adineko pertsonen eta aniztsaun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea

  Date:
 Type: Seminar
 Line of Knowledge: 
 Location: Hendaye

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu SALTO proiekturen baitan, egoitzatan bizi diren adineko pertsonen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitaterako burutu den gizarte animazioko gidaliburu tekniko eta formakuntza programaren aurkezpen ekitaldira. .

Egitaraua

Programa zientifikoa

9:00.- Ongietorria

Professionals

Pages