Adinekoen gaitasun funtzionalari eusteko tresnak eta esku-hartzeak: hauskortasuna baloratzea eta esku hartzea
Date:
25/09/2019
Type: Conference
Line of Knowledge: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
Location: Bilbao
Imagen:
Hauskortasuna oso sindrome prebalentea da adinekoen artean, eta kontrako gertaeraren bat gertatzeko probabilitatea areagotu egiten da: erorikoak, ospitaleratzeak, instituzionalizazioa eta heriotza. 2015. urteaz geroztik, ikerketa sanitarioko eta gerontologikoko erakundeek, zentro teknologikoek eta UPV/EHUk osatutako partzuergoa lanean ari da horiek diagnostikatzeko eta lantzeko tresnak garatzeko. Jardunaldi honetan, partzuergoak lortutako emaitza nagusiak aurkeztuko ditugu, eta gure inguruko beste erakunde batzuek egindako ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu. Programak ahozko aurkezpenak eta tailer praktikoak uztartzen ditu, garatutako tresnak gertutik ezagutzeko.