HasieraArgitalpenakBakardadea: ekintzarako gida

Bakardadea: ekintzarako gida

  Urtea:
2022
 Egilea: Marsillas, S., Del barrio, E.
Imagen: 
Portada publicación: Soledad: una guía para la acción
Revista: 

Euskadiko Lagunkoiaren Serie Monografikoak, 1. zk.

Bakardadea gaur egun arreta handia jartzen ari zaion fenomenoa da; bereziki, adinekoen arteko bakardadeari. Errealitate honek honako datu hauek ematen ditu Euskadin: 65 urtetik gorako pertsonen % 26.6a bakarrik sentitzen dira, eta %4 inguruk ez dute inolako kontakturik astero etxetik kanpo bizi diren pertsonekin.

Material berri hau Euskadi Lagunkoia Sareko hainbat udalerrik aktiboki parte hartu duten partaidetza-prozesu baten bidez egin da, eta bakardadearen fenomenoan eta horri heltzeko moduan sakontzeko aukera ematen du. Udalerriek informazioa eman eta berrikusi dute gida honen edukia sortzeko, elkarrizketa pertsonaletan eta gure inguruko nahiz beste herrialde batzuetako jardunbide egokien bilketan oinarrituta.

Gidak, irakurketa errazaren formatuan, bakardadearen kontzeptura eta bakarka bizitzearen, bakardadea sentitzearen eta gizarte-isolamenduaren artean dauden desberdintasunetara hurbiltzen du.

Hurbilketa teorikoaz gain, gida honek adinekoen bakardadea lantzeko aukera eman dezaketen programak abian jartzeko gakoak ematen ditu, iradokitzen diren esku-hartze motak zehaztuz: gizartearen sentsibilizazioa, esku-hartze zuzena, bakardade-egoeren prebentzioa edo egoera hori pairatzen duten pertsonen identifikazioa.

Dokumentuak, halaber, jardunbide egokien adibideak biltzen ditu, bai gure ingurukoak, bai munduko beste leku batzuetakoak, ekintza espezifikoak abian jartzeko inspirazio-iturri izan daitezkeenak.