HasieraArgitalpenakBizikidetza unitateak. Adineko pertsonentzako ostatuak, «etxean bezala bizi» izateko

Bizikidetza unitateak. Adineko pertsonentzako ostatuak, «etxean bezala bizi» izateko

  Urtea:
2012
 Egilea: 

Espainian adineko pertsonen egoerari buruzko lehen txosten soziologikoak —Gaur txostena, 1975— honela deskribatzen zituen egoitza edo zahar etxe batean bizi ziren pertsonen bizi baldintzak: «Gosea, hotza, higiene gabezia, kuartel giroa, promiskuitatea, kulturarik eza… horiek guztiak ikusten dira, oraindik, adinekoentzako ostatu kolektiboetan. Izan ere, pobreziaren azpiproduktuak dira eta, bezero gehienak egoera horretatik etortzeaz gain, pobrezia bera egoitzan bertan txertatzen da...».

Zorionez, ongintzako edo laguntzako eredu horietatik gaur egungo egoitzetarako bilakaera denbora laburrean egin da. Batez ere tamaina handiko (100 eta 200 plaza bitarteko) egoitza eredua sustatu duen ekimen pribatua nagusitzen da, hotel diseinuarekin eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako zerbitzu soziosanitarioen aukera zabalarekin. Halere, Espainian egoitza eredu hori indartzen zen neurrian, beste herrialde batzuetan, hala nola Holandan, Suedian, Danimarkan, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, arreta ereduan aldaketa handia gertatu zen, 90eko hamarkadan, eta pertsonen lehentasunetan, beraien intimitatearekiko errespetuan eta norbanakoaren eskubideetan oinarritutako ereduak hartu zuen indarra (Sancho, Rodríguez, 2002).

Beharbada, pertsonek euren etxean (normalean epe luzeenean bizi izan diren etxean) zahartzeko gogoa da aldaketa horren arrazoirik handienetakoa.

Gai horri dagokionez, adinekoen jarrera nahiko sendoa eta homogeneoa da: zahartze prozesuan euren etxeetan bizi izatearen alde egiten dute, nahitaez utzi beharra etorri arte, behintzat. Horixe adierazten dute orotariko azterketek (BASA, 2011).

Profesionalak

Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia