Bizitzaren amaierako genero-indarkeria arintzeko programa
Matia Fundazioko arreta psikosozialeko taldeak, gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei eta haien familiei arreta psikologikoa eskaintzen duen taldeak, egin du lan hori. Izan ere, egiaztatu da tratu txar historikoko harremana duten familietan, tratu txarrak gaixotasunean ere dirautela, eta une horretan familiak duen gaixotasun larriaren ondoriozko arazoekin bat egiten duela.
Matia Fundazioko arreta psikosozialeko taldeak aipatzen duen egoera ohikoenetako bat tratu txarren biktima den emakume batena da, larriki gaixorik dagoen senar erasotzailearen zaintzaile nagusi bihurtzen dena. Hala ere, badira kasuak non erasotzaileak biktimaren zaintzailea bihurtzen den.
Egoera horien ondorioz, Matia Fundazioko talde psikosozialak hausnartu zuen familia horiek zer premia berezi zituzten eta nola egokitu behar zuten bere lana, inplikatutako pertsona guztien segurtasuna bermatuz. Argitaratutako material profesionalik ez zegoela ikusi zuten, eta, beraz, beren gida propioa sortzea erabaki zuten.
Gida honen helburua da genero-indarkeriako egoerek eragiten duten sufrimendua murrizten laguntzea, eta gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonekin lan egiten duten profesionalak prestatzea eta orientatzea ere, kasu horietan ahalik eta arretarik onena ematen jakin dezaten.