HasieraArgitalpenakBizitzaren historia

Bizitzaren historia

  Urtea:
2012
 Egilea: 

Pertsonarengan ardaztutako arreta integrala eman nahi badugu, ezinbestekoa da pertsonen bizitzaren historia ezagutzea. Artatzen ditugun pertsonek zer gustu, zaletasun, ohitura eta abar dituzten jakinez gero, errazago emango diegu arreta indibidualizatua, euren bizitza ibilbidearekin bat datorrena.

Pertsona bakoitza bakarra da eta, beraz, arretak berarekin bat etorri behar du. Pertsonarengan ardaztutako arretak plangintza indibidualizatua eskatzen du, pertsona bakoitzaren bizitzaren historia aintzat hartu behar du, pertsona guztiak direlako desberdinak (Martinez, 2010). Martinezek dioenez (Martinez, 2010) pertsona bakoitza bakarra dela barneratzeak arreta pertsonalizatzea dakar; izan ere, arreta eta bizitza plan batean oinarritutako arreta eskaini behar zaio, pertsona horren iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin bat. Horregatik da hain garrantzitsua Bizitzaren historia.

Profesionalak

Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia

Beste profesional batzuk