HasieraArgitalpenakEgoitza batean hauskortasun egoeran dagoen adinekoarengan ardaztutako arreta eredua

Egoitza batean hauskortasun egoeran dagoen adinekoarengan ardaztutako arreta eredua

  Urtea:
2012
 Egilea: 

Oro har hedatutako iritzia da adinekoek kolektibo homogeneo samarra osatzen dutela, batez ere belaunaldi bakarrean kokatuta daudelako.

Uste hori dela eta, oso antzeko zaintzak planifikatzen dira baliabide batzuetan eta besteetan artatutako adinekoentzat. Alabaina, komunitate zientifikoak agerian utzi duen bezala, kolektibo horretan orotariko aurreikuspen eta beharrizanak daude.

Errealitate horrek are indar handiagoa hartu du azken urteotan, ikusirik adinekoen artean zer-nolako proportzio handiak behar duen arreta espezializatua, batez ere dementziak eragindako narriadura kognitiboa dela eta. Dementzia estadio bakoitzak arreta estrategia berezia behar du, ordea. Eta horri gehitzen badiogu pertsonen artean zer-nolako aniztasuna dagoen kultura, biografia eta euskarri soziofamiliarraren harira, goitik behera birplanteatu behar ditugu zaintzak nahiz zaintza horiek ematen dituzten ezagutzak eta konpetentziak.

Eredu horiek ez dira antzemandako beharrizanei erantzutera mugatu behar eta, aitzitik, arreta planak zehazteko eta gauzatzeko jardunean partaide bihurtu behar ditugu pertsonak. Asmoa, betiere, pertsona horiek oraindik mantentzen dituzten gaitasunak indartzea.

Profesionalak

Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia

Beste profesional batzuk