HasieraArgitalpenakErrealitate birtualeko edukiak ikustearen eragina, dementzia aurreratua duten pertsonen ongizatean eta inplikazioan. Lau kasuren ikerketa kualitatiboa

Errealitate birtualeko edukiak ikustearen eragina, dementzia aurreratua duten pertsonen ongizatean eta inplikazioan. Lau kasuren ikerketa kualitatiboa

  Urtea:
2019
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Egilea: Buiza, C., Vidán A., García-Soler, A., Diaz-Veiga, Pura
Imagen: 
Portada artículo

Dementzia aurreratua duten pertsonen ongizatea hobetzea eguneroko erronka dugu. Errealitate birtualaren teknologiak esku hartzeko modu berriak garatzeko aukera eskaintzen du, eta azken aldian gero eta gehiago erabiltzen da dementzia duten pertsonekin.

Ikerketa egiteko, Matia Fundazioaren Otezuri zentro gerontologikoan bizi diren eta narriadura kognitibo aurreratua duten 4 lagun aukeratu genituen. Hala, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez eduki pertsonalizatuak ikusteak haien ongizatean eta inplikazioan duen eragina ikusi genuen. Ikerketaren helburua hurbilketa bat egitea izan zen, modu kuantitatiboan, lagun gutxi batzuk partaide zirela.

Lau egoera esperimental sortu ziren, pertsonalizatutako errealitate birtualeko edukiak partaide bakoitzarengan zuen eragina aztertzeko, estimulazio aukerak alderatuta.

Esku hartzean ikusi zenez, erabilitako jarduera mota edozein izanda ere, parte hartzaileen inplikazioa handitu egin zen (arreta bideratuz, estimuluei erantzunez edo horiei buruz hitz eginez).   Erdiek, gainera, ongizate adierazleak erakutsi zituzten (ahoz edo aurpegiz ongizatea, gogobetetasuna edo poza adieraziz eta kontaktu fisikoa onartuz edo bilatuz), errealitate birtual pertsonalizatuko egoeran. {0>Ninguno de los participantes mostró efectos adversos del uso de esta técnica.<}0{>Teknikaren erabilerak ez zuen inolako ondorio txarrik eragin partaideengan.