HasieraArgitalpenakEspainiako gainzahartzeari buruzko luzetarako ikerketa baten izandako hautaketa alborapenaren azterketa

Espainiako gainzahartzeari buruzko luzetarako ikerketa baten izandako hautaketa alborapenaren azterketa

  Urtea:
2012
 Egilea: 

Espainian zahartzeari buruzko luzetarako ikerketa baterako nazio mailako probabilitate lagina lortzeko jardunean hautaketa alborapenak agertzen direla frogatzea. Fase bakoitzean galde sortak kudeatzean sortzen diren galerak kuantifikatzea.

Bideak: egoitzetan bizi ez diren 50 urteko edo gehiagoko Espainiako biztanleei buruzko luzetarako azterketa, 2010 eta 2011 bitartean egin zena. Erregresio logistiko multibariatuen bitartez, bizitokietako errolda sekzioen ezaugarriak alderatzen dira: lagina osatuko dutenena (n = 5.813) edo osatuko ez dutenena (n = 7.023), ikerketan parte hartzea onartzen dutenena (n = 1.677) eta onartzen ez dutenena (n = 2.875) eta telefono bidezko galdera sorta baten ondoren aurrez aurreko galde sortari erantzun diotenena (n = 1.398) edo erantzuten ez diotenena (n = 346).

Gainera, ezezkoen arrazoiak aztertzen dira.

 

Emaitzak: laginean edo ikerketan parte ez hartzeko gehien aipatzen diren arrazoi espezifikoak osasuna eta desgaitasuna dira (% 14,4 eta % 27,9 hurrenez hurren). Kasu batean nahiz bestean, ezezko erantzuna ugariagoa da maila sozioekonomikorik txikiena duten errolda sekzioetan eta Katalunian, Gipuzkoan eta Bizkaian kokatutako errolda sekzioetan. 80 urtetik gorakoek gutxiagotan erantzun digute aurrez aurreko galde sortaren kasuan. Informazioa biltzeko fase bakoitzean partaideen % 8,6 eta % 18,4 bitartean galtzen da.

Ondorioak: komenigarritasunagatik aukeratutako laginketa puntuetan egindako probabilitate laginketa baten bitartez, baliabide gehiago bideratuko litzateke partaidetzarik txikiena izan duten kolektiboen erantzun tasa handitzera. Proposatzen da galdera guztiak galde sorta bakarrean kokatzea eta odola atera aurretik egitea.

Profesionalak

Beste profesional batzuk