Kasuaren kudeaketa: proposamen operatibo bat
Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan kasua kudeatzeko proposamen malgua planteatzen duen dokumentu teknikoa, INCARE proiektu pilotuaren barruan garatua.
Modu labur eta ilustratuan, osasun- eta gizarte-arloetan garrantzia hartzen ari den eta zaintza-zerbitzuen koordinazioan funtsezkoa izan daitekeen figura baten rolak eta gaitasunak aztertzen dituzten alderdiak bilduko ditugu.
InCARE proiektuak (Supporting Inclusive development of community-based long-term CARE services through multi-stakeholder participatory approaches), Europar Batasunak kofinantzatuak, helburu du ikuspegi koordinatu bat diseinatzen laguntzea, iraupen luzeko zainketen politika nazionala eta tokiko eta eskualdeko arreta-zerbitzuak garatzeko, gizartean berritzaileak eta parte-hartzaileak diren erabakiak hartzeko prozesuak ezarriz.