HasieraArgitalpenakKomunitate arreta eta pertsonarengan ardaztutako arreta: kostuaren eta eraginkortasunaren erlazioari buruzko azterketez berrikuspena

Komunitate arreta eta pertsonarengan ardaztutako arreta: kostuaren eta eraginkortasunaren erlazioari buruzko azterketez berrikuspena

  Urtea:
2011
 Egilea: 

Matia Institutu Gerontologikoak ikerketa prozesu bat abiarazi du, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzeko bide berriak diseinatzeko, alor soziosanitarioan komunitate arretaren eredu indibidualizatua eta integrala jorratzeko asmoz.

Prozesu horren baitan, ezaugarri horiek dituen eredu batek kostuaren eta eraginkortasunaren erlazioan izango lituzkeen emaitzak ebaluatzeko premia antzeman da, eta, horren berri jakiteko, inguruko herrialdeetan alor horri buruz dagoen literatura zientifikoa erabili dugu oinarritzat.

Matia Institutu Gerontologikoak Eguía Careaga Fundazioaren SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroari agindu dio lan hori. Alegia, Matia Institutu Gerontologikoak jorratu nahi duen ereduarekin bat datozen ikuspegietan oinarritutako esku hartzeen, programen eta politiken inpaktu ekonomikoa eta kostuaren eta eraginkortasunaren arteko erlazioa aztertzen duen literatura zientifikoa begiratzeko eta ikertzeko eskatu dio.

Azterketa horren azken helburua da Matia Institutu Gerontologikoak planteatzen duen esku hartzearen paradigmari lotutako esku hartzeen eta arreta politiken kostuaren eta eraginkortasunaren arteko erlazioari buruz dagoen ebidentzia zientifikoa ezagutzea eta, horrela, eredu hori planteatzeko unean, kalitate handiko analisi zorrotzen bidez kostuaren eta eraginkortasunaren erlazio positiboa frogatu duten esku hartzeak, jardunbideak eta ikuspegiak txertatzea.

Profesionalak

Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua

Beste profesional batzuk