HasieraArgitalpenakRole of cognitive and functional performance in the interactions between elderly people with cognitive decline and an avatar on TV

Role of cognitive and functional performance in the interactions between elderly people with cognitive decline and an avatar on TV

  Urtea:
2012
 Egilea: 

Informazioaren teknologia berrien konplexutasuna oztopo izan daiteke, adineko pertsonentzat, informazioaren gizartean sartzeko; izan ere, egoera kognitiboa edozein izanda ere, konplikatuegiak dira haientzat. Ondorioz, handitu egiten da «eten digitala» deritzona..

Funtzio kognitibo batzuek (besteak beste, arretak eta hitzezko oroimenak) adinekoen eta teknologiaren arteko elkarrekintza baldintza dezaketen argitzen saiatu gara azterlan honetan.

Narriadura kognitibo arinetik Alzheimerren gaixotasun moderatura zuten hogei parte hartzaileren emaitzak ebaluatu genituen, bateria neuropsikologikoaren eta funtzionalaren bidez. Agindu errazak betetzeko eskatu genien parte hartzaileei. Telebistako abatar batek eman zituen aginduok, eta urruneko kontrolen bidez bete behar zituzten: esaterako, parte hartzaileei eskatu zitzaien han zeuden berresteko, edo telebistako saio bat ikusi nahi zuten adierazteko, Bai/Ez erantzunez. Erabiltzaile bakoitzaren emaitza zuzenen kopurua eta behar izan zituen errepikapenak erregistratu genituen.

Emaitzek erakusten dute, egoera kognitibo eta funtzional hobea duten parte hartzaileek proba batzuetan zehatzago bete zituztela telebistako abatarraren aginduak.

Hortik ondoriozta daiteke, ebaluazio neuropsikologikoa tresna osagarri oso erabilgarria dela laguntzako teknologien garatzaileentzat, informazioaren teknologiak ezaugarri kognitibo eta funtzional desberdinak dituzten adinekoentzat egokitu behar dituztenean. Lagin handiagoko azterlanak egin beharko dira, adineko erabiltzaileen eta teknologiaren arteko elkarrekintza funtzio kognitiboek zenbateraino iragar dezaketen zehazteko.

Profesionalak

Beste profesional batzuk