Zahartze Aktiboaren Indizea Euskadi 2020n. 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana Euskadin
Eusko Jaurlaritzaren bizi-baldintzen azterketaren (ECV+55 2020) helburu orokorra planifikatzaileei eta gizarte-politiken arduradunei informazio zehatza eta puntuala ematea da 55 urteko eta gehiagoko Euskadiko biztanleak bizi diren familiaren, norbanakoaren eta ingurunearen bizi-baldintzei buruz. Inkestak, halaber, informazioa bildu, sistematizatu eta lurralde horretako adinekoen errealitatea zabaldu nahi du, biztanleria-talde horri dagozkion hainbat alderdi jorratuz.
2020an egindako azterlana inkesta honen hirugarren edizioa da, eta pertsona horien errealitatea ezagutzeaz gain, etorkizunerako joerak eta beharrak aztertzeko aukera ematen du. Ezagutza hori sortzea lagungarria izango da Euskadin zahartzeari buruzko iraganeko eta etorkizuneko politika publikoak ebaluatzeko eta diseinatzeko.
Azterlanaren emaitzak hainbat txosten tematiko dira. Txosten horietan, zehatz-mehatz aztertzen dira euskal lurraldeko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen egungo egoera eta bilakaera, gizarte-ehunetik, osasunetik, zaintzetatik edo parte-hartzetik abiatuta.
Serie horretako zenbaki hau "2020ko Zahartze Aktiboaren Indizearen emaitzei" buruzkoa da.