Zahartzen ari direnen ongizatean eta tratu egokian aurrera egiteko ehun proposamen. Ekintza plan baterako oinarriak
Zahartze bidean dagoen EAEko biztanleriaren egitura goitik behera aldatu da azken urteotan; biztanleria multzo horretara bideratutako gizarte politikak, ordea, astiroago txertatu dira 60 urteko eta hortik gorako belaunaldien eskaera eta beharrizanetara egokitzeko prozesuan.
Belaunaldi horren errealitate kulturala, soziala eta ekonomikoa errotik aldatu da. Europako herrialderik gehienetan goitik behera berraztertu dute adinekoen arreta eredua, aztertzeko eta esku hartzeko dimentsio guztiak aintzat hartuta. Ondorioz, hainbat kontzeptu (hala nola, zahartzaro aktiboa, autonomiaren sustapena, eta adinekoen duintasunarekiko eta lehentasunekiko errespetua) ekintzarako paradigma bihurtu dira.
Oraingo honetan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak (Adinekoen Kontseiluarekin elkarlanean), ohiko plan gerontologikoa aurkeztu beharrean, proposamen multzo bat aurkeztea erabaki du. Eztabaidarako eta, batez ere, era esperimentalean abian jartzeko irekita dauden proposamenak dira, eta zahartze politiken egungo ereduaren aldaketari bideak zabaltzea dute xede.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Gobierno Vasco