APTen jardunaldia. Ipar-ekialdeko lurralde batzordea: “Heriotzatik gertuko esperientziak”
La Caixa Fundazioaren gaixotasun aurreratua duten pertsonei arreta integrala emateko programaren Ipar-ekialdeko Lurralde Batzordea honako talde hauek osatzen dute:
- Santander. Santa Clotilde Ospitalea. San Juan de Dios
- Santurtzi eta Gasteiz. San Juan de Dios Ospitalea
- Donostia. Matia Fundazioa
- Errioxa. Rioja Salud Fundazioa
- Zaragoza, Huesca eta Teruel. San Juan de Dios Ospitalea
- Iruñea. San Juan de Dios Ospitalea
Aldizka, Batzordeko APTetako profesionalak biltzen dira, 40 inguru, prestakuntza indartzeko eta ezagutzak trukatzeko. Azken urteetan bileren formatua ONLINE izan da. 2023 urtetik aurrera, presentzialtasuna berreskuratu da. COVID-19ak eragindako pandemia hasi zenetik, lehen aurrez aurreko jardunaldia izango da hau.
Heriotzatik gertuko esperientzien fenomenoari buruzko gero eta ikerketa-bibliografia zientifiko handiagoa dago. Heriotzatik gertu aurkitu diren milaka pertsonek kontatutako esperientzia da, eta nabarmen eragiten du ondorengo bizitzan. Horregatik, garrantzitsutzat jotzen da bizitzaren amaieran pertsonei laguntzen diegun profesionalok harekin ohituta egotea..
Helburuak:
- Gure akonpainamendu espiritualaren esperientzia zabaltzea, heriotzatik gertu dauden esperientziekin ohitzean.
- Taldeen artean gaiaren inguruko esperientziak partekatzea.
- Batzordeko taldeetako profesional berriak ezagutzea eta ongietorria ematea.
- Caixaren Arreta Integraleko programako APTetako profesionalen arteko topaketa- eta zaintza-jardunaldiaz gozatzea.
Programa
10:00h. Ongietorria, testuingurua eta jardunaldiaren aurkezpena.
- Juan Pedro Arbizu. Iruñako APTko zuzendaria eta Ipar-ekialdeko Lurralde Batzordeko koordinatzailea
- Lori Thompson. Donostiako APTko zuzendaria. SECPAL psikologiako batzordekidea y jardunaldiaren antolatzailea
- Juan Pablo Leiva. SECPALeko lehendakaria.
- Jordi Claret. “La Caixa” Fundazioa, Osasunaren Humanizazio Departamentua.
10:15h. Zientziak heriotzatik hurbil dauden esperientziei buruz dioena.
- Lori Thompson
11:00h. Hiltzeko prozesuaren mapa: zain dugun bidaiarik zirraragarriena.
- Enric Benito. Medikua. Francisco de Vitoria unibertsitateko irakaslea, Madril.
11:45h. Kafea
12:15h. HGE kasu batean testigantza : Martinarekin elkarrizketa.
- Guiomar Agote. Donostiako APTko psikologoa
- Martina Novatzky. Volver Aquí liburuaren egilea
13:00h. Eztabaida. Enric Benito, Martina Novatzky eta Lori Thompson.
13:50h. Itxiera. Juan Pedro Arbizu eta Lori Thompson.
14:00h. Bazkaria
Beste profesional batzuk
- Lori Thompson; Guiomar Agote