Nursing Now jardunaldia: ikusgarritasuna eta lidergoa
Data:
14/11/2019
Mota: Jardunaldia
Lekua: Bilbao
Imagen:
Nursing Now Erizainen Nazioarteko Kontseiluak (CIE) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) abian jarritako ekimena da, eta erizaintza osasun-garapenaren erdigunean jartzea du helburu. Kanpainak itxura hartu du herrialde eta eskualde guztietan; besteak beste, Euskadin. Jardunaldia hilaren 14an izango da, Bilboko Bidebarrietako Udal Liburutegian.
Helburuak:
- Nursing Now kanpaina garatzen laguntzea, gure gizarteko funtsezko sektoreetan eraginkortasunez eraginez.
- Erizaintzak gaur egun EAEn duen lidergo-gaitasuna erakustea, bai eta lankidetzako lidergoak osasun-erronka berriei heltzeko duen garrantzia ere.
- Erizaintzako profesionalek gidatutako jardunbide eta proiektu arrakastatsuak partekatzea
- Erizaintzak bere jarduera naturalean eta osasun-politiken diseinuan eta garapenean duen parte-hartzean duen balioa etengabe bistaratzen laguntzen duten funtsezko elementuak aztertzea.