HasieraForoetan parte hartzeaPsikologiari buruzko IV. Kongresu Nazionala: "Nada de lo psicológico nos es ajeno"

Psikologiari buruzko IV. Kongresu Nazionala: "Nada de lo psicológico nos es ajeno"

  Data:
21/07/2019 -tik 24/07/2019 -ra
 Mota: Kongresoa
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Lekua: Vitoria-Gasteiz

Gasteizen egingo den hitzordu interesgarri honetan, Matia Fundazioko Plangintzako zuzendari Mayte Sanchok "pertsonak ardatz dituzten zerbitzuak eta erakundeak" izeneko hitzaldia emango du. Bertan, pertsonak ardatz dituzten arreta-ereduek arreta gerontologikoaren sektorean duten gero eta interes handiagoari buruz hitz egingo du. Nahiz eta estatu mailan ezartzen hasi berria den, oraindik nahasia eta eredu hori orokortzea ahalbidetzen duten ebidentzia zientifikoen eta jardunbide egokien euskarri eskasa duen, ikusten da kasu batzuetan dagoeneko onartuta dagoela gizarte-zerbitzuen araudietan, preskripzio teknikoen agirietan eta, bereziki, kualifikazio desberdineko profesionalentzako prestakuntza-programetan. Egindako bidea errepasatuko dugu. Horren ondorioz, etxeko zerbitzuetan zein egoitza-zerbitzuetan ebaluatzeko eta esku hartzeko formula berriak garatu behar direla adierazten da, bai eta "xehetasunek" eta "txikitasunak" duten balioa azpimarratu ere, tratuan pertsonalizatzea posible izan dadin eta bizitzak zentzua izan dezan.

Profesionalak

Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua