Webinar: Ongizatea eraikitzen, adierazgarritik eta egunerokotasunetik abiatuta
Imagen:
Uztailaren hasieran, Zahartzaroak eta Matia Fundazioak elkarrekin antolatutako "Ongizatea eraikitzen adierazgarritik eta egunerokotasunetik" jardunaldian parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan, elkarlaneko ikerketarako gune berri bat aurkeztuko da, bai eta espazio horretan dagoen lehen produktua ere, Matia Institutuak egindako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak finantzatutako dementzia duten pertsonentzako eguneroko jarduera esanguratsuen gida berria.
Edukiak eta parte-hartzaileak:
- "Pertsonak, zentzuzko bizitza eta dementzia". Teresa Martinez. Osasun Zientzietan doktorea, Psikologoa eta Gerontologoa
- "Dementzia duten pertsonekin eguneroko jarduera esanguratsuak egiteko gida"ren aurkezpena. Cristina Buiza. Matia Institutuko ikertzailea eta Zahartzaroaren Gizarte Zientzien eta Portaeraren Arloko Presidenteordea
- "PZAri buruzko ezagutzaren transferentzia erraztea. ‘Win-win’ estrategia bat". Elkarlaneko ikerketaren atal bat aurkeztea. Pura Diaz-Veiga. Matia Institutuko ikertzailea.
Hitzordua uztailaren 9an, osteguna, zuzenekoan izango da Matia Fundazioaren youtube kanalean, 17: 30etik aurrera.
Profesionalak
Pura Díaz Veiga
Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Cristina Buiza
Ikertzailea
Beste profesional batzuk
- Teresa Martínez